Urriaren 7az geroztik orain arteko bulegoak zerbitzua emateari utzi dio, eta udaleko arreta bulegora eta Garbigunera jo beharko dute herritarrekJoan den asteartetik, urriak 7, hondakinen bulegoa itxita dago. Aste honetara arte udaletxepean egon den bulegoak zerbitzua emateari utzi dio, eta aurrerantzean, bertan ematen ziren zerbitzuak Ordiziako Udaleko Arreta Bulegoaren eta Ordiziako Garbigunearen bidez emango dira. Aldaketa hauekin, herritarrei zerbitzua emateko ordutegia zabaldu egingo da. Jarraian dituzue argibideak.
Konposta egiten aritu diren auzotarrek 5 kiloko konpost poltsa bana har dezaketeJoan den ostiral arratsaldean egin zen Araba kaleko auzokonposgunean konposta ateratzeko ekitaldia. Ordizian martxan jarri zen herriko lehen auzokonposgunea izan zen Arabakoa, iazko apirilean, eta harrezkero, 14 familia aritu dira etxeetako hondakinen zati organikoa bertara bota eta lantzen. Sasietako teknikarien azalpenak entzuteaz gain, konposta nola bahetzen den ikusi ahal izan zen auzotarrek. Maila goreneko konposta (A mailakoa) lortu dute Arabako auzokonposgunean, eta konpost hori 5 kiloko poltsetan sartu dute. Konposta egiten aritu diren familiek astebeteko epea dute (urriaren 6a arte) konpost poltsa bana hartzeko.
Bihar ostirala, hilak 26, auzokonposgunean bertan izango da ekitaldia, 18:00etanHondakinen prebentziorako bidean, 2013ko udaberritik zelai partikularrik ez duten etxeek konposta egiteko aukera daukate Ordizian. Herriko lehen auzokonposgunea Araba kaleko lorategian jarri zen iazko apirilean, eta ordudanik, 14 familia aritu dira etxeetako hondakinen zati organikoa bota eta lantzen. Urte eta erdiren ondoren, lehen konposta ateratzen moduan dira dagoeneko. Bihar ostirala, hilak 26, dagoeneko helduta dagoen konposta erakusteko ekitaldi bat egingo da auzokonposgunean bertan, 18:00etan, eta Sasietako teknikari batek konpostaren kalitateari buruzko informazioa emango die familia horiei eta inguratzen diren herritarrei. Lortutako konposta laborategira aztertzera bidali du Sasietak, eta maila goreneko konposta (A maila) ateratzea lortu dute. Konpost hori eskuragarri utziko zaie gunean bertan, nahi dutenean har dezaten.
Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia saileko Ion Garinek gidatuko da saioa. Hitzordua 10:00etan da, Oianguko sarreratik abiatutaLarunbat honetan, hilak 27, Altamirako putzura irteera antolatu du Aranzadi Zientzia Elkarteak, Oiangu parkearen kontserbaziorako eta ingurumen sentsibilizaziorako Ordiziako Udalarekin urte hasieran abiatutako lankidetzari jarraipena emanez. Aranzadiko Herpetologia saileko Ion Garinek gidatuko du saioa, eta besteak beste, horrelako ekosistemek biodibertsitatearen kontserbazioan duten garrantziaz hitz egingo du irteeran zehar. Altamirako putzuaren errestaurazio lanak ekainean egin zituzten Aranzadiko Botanika saileko kideek. Larunbateko irteera parkearen sarreratik abiatuko da, 10:00etan.