2014-10-03 hondakinakUrriaren 7az geroztik orain arteko bulegoak zerbitzua emateari utzi dio, eta udaleko arreta bulegora eta Garbigunera jo beharko dute herritarrek

Joan den asteartetik, urriak 7, hondakinen bulegoa itxita dago. Aste honetara arte udaletxepean egon den bulegoak zerbitzua emateari utzi dio, eta aurrerantzean, bertan ematen ziren zerbitzuak Ordiziako Udaleko Arreta Bulegoaren eta Ordiziako Garbigunearen bidez emango dira. Aldaketa hauekin, herritarrei zerbitzua emateko ordutegia zabaldu egingo da. Jarraian dituzue argibideak.

JAKIN BEHARREKOAK

HERRITARRAK

1. Kit berriak hartzeko (kubo guztiak lehen aldiz jaso behar direnean):
-Inprimakia (bi kopia) arreta bulegoan jaso edo www.ordizia.org webgunetik jaitsi, bi kopiak bete, Garbigunean entregatu eta kuboak Garbigunean banatuko dira, orain arte bezala.

2. Galdu edo hautsi diren kuboak jasotzeko:
-Inprimakia (bi kopia) arreta bulegoan jaso edo www.ordizia.org webgunetik jaitsi, bi kopiak bete, Garbigunean entregatu eta kuboak Garbigunean banatuko dira.

3. Herritarrek poltsak ateratzeko txartelak (txartela baliogabetuta, galduta, poltsak behar badira...):
-Sasietara deituz bideratuko da: 943 16 15 55.

4. Auzokonpostean apuntatu nahi izanez gero:
-Posta elektroniko bidez Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. idatzi, edo 943 88 58 50 telefonora deitu, eta Zuberoa Jauregirengatik galdetu, hitzordua jarri eta informazioa jasotzeko.

SORTZAILE BEREZIAK (KOMERTZIO, ELKARTE, TABERNA...)

1. Sortzaile bereziek kuboak hartzeko:
-Inprimakia (bi kopia) arreta bulegoan jaso edo www.ordizia.org webgunetik jaitsi, bi kopiak bete, Garbigunean entregatu eta kuboak Garbigunean banatuko dira.

2. Sortzaile berezientzat poltsak (dendak eta tabernak):
-Arreta bulegoan jasoko dira.

 

ORDIZIAKO UDALEKO ARRETA BULEGOA
-Ordutegia: astelehenetik ostiralera (08:00-13:30)
-Telefonoa: 943 88 58 50

ORDIZIAKO GARBIGUNEA
-Ordutegia: astelehenetik ostiralera (09:00-12:30 eta 15:30-16:30). Larunbatetan (09:00-13:00).
-Telefonoa: 943 88 21 29