Aurtengo lehen ekintza martxoaren 1ean izango da. Landare-hesi bat sortuko da auzolaneanOrdiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia elkarteak Oiangu parkearen ezagutzarako eta kontserbaziorako iaz sinatu zuten lankidetza-hitzarmenari jarraipena emango zaio 2015ean. Dagoeneko martxotik ekainera egingo diren ekintzak zehaztuko dira. Datorren igandean, martxoak 1, landare-hesi bat egingo da auzolanean; apirilaren 26an Oiangu habia-kutxei jarraipena egiteko saioa izango da; maiatzean erakusketa bat, tailer bat eta Altamirako putzura irteera; eta ekainaren 20an Astronomia Gaua. Ekain eta uztaila bitarteko larunbat belar-meta egingo da, hau ere auzolanean. Jarraian dituzue ekintzen zehaztasunak.
Informazioa emateko bilera bat egingo du Sasietak astelehenean, hilak 9, Barrenan, 18:30eanSasieta Mankomunitateak auzokonposta egiteko aukera eskainiko die Ordiziako erdigunean bizi diren herritarrei. Horretarako, eta lehen urrats modura, auzokonpostari buruzko azalpenak emateko bilera bat antolatu du. Datorren astelehenean, hilak 9, izango da bilera Barrenan, 18:30ean. Interesatuen artean talde bat sortuko da. Bertara joateko aldez aurretik izena ematea komeni da Sasietara deituta (943 16 15 55). Aita Urdaneta, Barandiaran plaza, Domingo Unanue, Ampuero, Etxezarreta, Done Petri, Andre Mari, Kale Nagusia, Goenkale eta Elkano kaleetako bizilagunei egin zaie parte hartzeko deia. Udalak dagoeneko prestatu du konpostagailu komunitarioak jartzeko gunea Barrena parkean. 76 familia ari dira gaur egun auzokonposta egiten Ordizian, eta autokonposta egiten, berriz, 39 familia.
Aurreikuspenaren arabera, otsailaren bukaeran esleituko da, eta martxoan hasiko lirateke obrakOrdiziako Udalak datorren astean jarriko du martxan Goierri kaletik Urdaneta kaleraino igoko den 21-Pko igogailua egiteko lizitazio prozesua. Oinarrizko aurrekontua 107.241 eurokoa izango da, eta aurreikuspenaren arabera, otsailaren bukaeran esleituko da, eta obrak martxoan hasiko dira. Proiektu hau 2013ko udazkenean aurkeztu zen Mugikortasun Iraunkorrerako I. Planaren barruan jasoa dago. Igogailua egiteaz gain, 21-Pn hutsik dauden lokal komertzialak negozio bihurtzeko programa ere martxan jarriko du udalak udaberrian, 2013 eta 2014an zehar herriko hainbat lokal hutsekin egin bezalaxe.
Garbiguneko larrialdi gunean ez ezik, hilerri ondoko aparkalekuan jarriko diren edukiontzi horietan utz ditzateke herritarrek ontzi arin eta plastikoakAbenduaren 24 eta 31 gauean, Eguberri bezpera eguna eta Urte Zahar eguna, ez da hondakin bilketarik izango. Asteazkenero bezala, bi egun horiek ontzi arinak eta plastikoa ateratzeko egunak dira, eta bi egun horietan Sasietak ez du ohiko bilketa egingo. Ordiziako Udalak, herritarrei erraztasunak emate aldera, ontziak eta plastikoak utzi ahal izateko edukiontzi horiak jarriko ditu San Joan auzoan, hilerri ondoko aparkalekuan. Horrez gain, Garbiguneko emergentziazko bilketa gunera ere jo dezakete herritarrek.