Urriaren 1ean jarriko da martxan Ordiziako Alde Zaharrera sartu eta bertatik irteteko kontrol sistema berria. Sistema berri honek autoen matrikulak irakurtzen ditu, orain arteko pilonak jaitsita mantentzea baimentzen du, eta horri esker, oztopo fisikoa desagertu egiten da, edozein ezbehar edo arazoa egonez gero sarrera bermatuta egoteko. Sistema berria ofizialki martxan jarri aurretik, hamabost eguneko frogaldi epe bat egongo da bihartik aurrera (hilaren 16tik 30era), erabiltzaileak sistema berrira ohitu daitezen. Iban Asenjo Ordiziako Udaleko Garapen Iraunkor eta Mugikortasun zinegotziak, eta Aitor Escalante udaltzainburuak eman dute gaur sistema aldaketaren berri.
Urdaneta kaleko lanak direla eta, Ordizia kalea trafikoari itxita egongo da datorren astelehenean, hilak 8. Bidea 08:00etan moztuko da, eta iluntzera arte ez da irekiko. Hori dela eta, trafiko guztia Sanperio kaletik desbideratuko da, eta autobusak ez dira pasako herrigunetik. Urdaneta kalearen erdia oinezkoentzat bihurtzeko lanak iraileko azken asterako bukatuta egotea espero du Ordiziako Udalak.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentua ekainean hasi zen Ordizia eta Itsasondo arteko bidegorriaren lanak egiten. Obra horiek bukatzean bi herriak bidegorriz lotuta geratuko dira, eta aldi berean, bidegorriak bat egingo du Ordiziako udal bidegorriarekin mutur batean eta beste batean Itsasondo-Legorreta bidegorriarekin, Tolosarekin bat egiteraino. Lanak urte bukaerarako amaituta egotea espero du Ordiziako Udalak.
Irailaren 11n eta 18an egingo dira azterketak Beasainen. Aldez aurretik txanda hartu behar daIrailaren 11n eta 18an ziklomotorren azterketa teknikoa egiteko aukera izango da Beasainen, 09:00etatik 13:45era bitartean. Azterketa Kale Nagusiko 9. zenbakiaren atzealdean dagoen lokal batean jarriko den unitate mugikorrean egingo da. Azterketa egin ahal izateko txanda hartu behar da aldez aurretik Irungo IAT bulegora deituz (943 62 63 00). Honakoa da aurkeztu beharreko dokumentazioa: Zirkulazio baimena, Azterketa teknikoaren txartela eta Aseguruaren ordainagiria.