2014-07-21 aparkalekuakUdaletxeko batzar aretoan izango da bilera, 15:30etik 16:30era

Ordiziako Udalak aparkalekuen, zamalan guneen eta bestelakoen gaur egungo egoera jasotzen duen plano bat landu du, honen gainean merkatarien kezkak eta proposamenak jaso, eta horiek aztertzeko. Horretarako bilera bat deitu du udalak biharko, hilak 22. Udaletxeko batzar aretoan izango da, 15:30etik 16:30era bitartean. Plano hori oinarri hartuta, merkatariei haien proposamena prestatzeko eskatzen die udalak, bilera egunean proposamen hauek azaldu, eta besteekin batera aztertu ondoren, proposamen bateratuak osatzeko.

Biharko bileraren aurretik iradokizunen bat duten merkatariek, edota bilerara joan ezin direnek, merkataritza teknikariarekin jar daitezke harremanetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 648 700 658.