Herenegun 200 zuhaitz eta zuhaixka landare landatu ziren auzolaneanEguraldiarengatik aurreko bi deialdiak bertan behera utzi ondoren, joan den igandean, hilak 22, Oiangutik Oiangutxiki baserrira bidean landare-hesi bat sortzeko auzolana egin zuten 15 bat lagunek, Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako deiari erantzunez. Landare-hesien funtzio eta onuren azalpenak entzun ondoren, lanari ekin zioten partaideek, eta elorri zuriak, beltzak eta hainbat fruta-arbola landatu zituzten. Ongarri modura iazko auzolanean egindako konposta erabili zuten. Ateri eutsi zion ia goiz guztian eguraldiak, eta giro onean aritu ziren lanean. Hamaiketako baten bueltan eman zioten amaiera auzolanari.
Nork ez du inoiz autoa partekatu etxekoekin, auzokoekin edo lagunen batekin? Azken urteetan, ordea, partekatzeko ohitura horiek urritu egin dira, ibilgailu-kopurua eta gizartearen errenta-maila handitu diren neurrian. Alabaina, gizarte-erronka berrien eta gaur egungo egoera ekonomikoaren ondorioz, badirudi autoa ulertzeko modu berriak itzultzekoak direla.
Irekiera ekitaldian izan dira Larraitz Ugarte diputatua eta Igor Eguren eta Asier Garro Ordizia eta Itsasondoko alkateakGipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak Itsasondo eta Ordizia lotzen dituen bidegorria inauguratu du. Inaugurazioan Larraitz Ugarte Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatuak, Unai Erroitzenea Mugikortasuneko zuzendariak, Igor Eguren Ordiziako alkateak eta Asier Garro Itsasondoko alkateak parte hartu dute. Gaur inauguratutako bidegorriaren bidez Ordizia eta Itsasondo herriak bidegorri bidez lotuta geratuko dira eta, aldi berean, bidegorriak bat egiten du Ordiziako udal bidegorriarekin mutur batean eta beste batean Itsasondo-Legorreta bidegorriarekin.
Garbigunearen goialdean egingo da landaketa; 50 haritz, 30 gereziondo eta 20 haginJakintza Ikastolako LHko 6. mailako ikasleek eta Urdaneta Eskolako LHko 6. mailako ikasleek binaka jarrita 100 zuhaitz landatuko dituzte bihar, hilak 5, udal lorazainen laguntzarekin. Landaketa Garbigunearen goialdean egingo da. Zuhaitz hauetatik 50 haritzak dira, 30 gereziondo eta beste 20 haginak izango dira. Haritza zein gereziondoa EAEko zuhaitz ezagunak dira. Hagina, EAEko espezie mehatxatuen katalogoan interes bereziko babes maila jasotzen duen zuhaixka da.