Larunbatean 10:00etan da hitzordua txorien kantuak ezagutzekoTxorien kantuak identifikatzeko irteera egingo da larunbat honetan, maiatzaren 7an, Oiangun. Mikel Olano, Aranzadi Zientzia elkarteko kidea eta basozaina izango da gidaria.
Goizeko 10.00etan Oiangu baserrian elkartu eta lehenego 30-40 minututan ordenagailua eta bozgorailuez lagunduta txorien kantuak entzutera emango ditu, horien inguruko beste azalpen batzuekin batera. Ondoren, Oianguko hariztietan barrena txorien kantuak entzutera joango dira elkartutakoak.
Deialdia irekia da, hau da, interesatua dagoen edonor joan ahal izango da. Dena dela, aurretik izena ematea gomendatzen da
Gainera, Aranzadi elkarteak erakusketa prestatu du Barrena kultur etxeko sarreran ikusteko. Hilaren 9tik 27ra egongo da, ‘Euskal Herriko anfibio eta narrastiak’ izenarekin. Lehenengo egunean erakusketaren bisita gidatua egingo da Herpetologia saileko Ion Garinen eskutik.
Ordutegia honakoa izango da: 19.00-20.00.

Ordiziarrek etxeko hondakinak biltzeko txipdun edukiontzien sistema aukeratu zuten aurreko martxoan egindako herri kontsultan. Udalbatzak kontsultaren emaitza ontzat eman eta Udalak Sasieta Mankomunitateari sistema ezartzeko dagokion eskaera egin zuen. Aldaketa mankomunitatearen epeen baitan dago. Ordiziako Udalak eta kontsulta antolatu eta jarraipena egiteko sortutako Hondakinen Mahaiak, herritarrei etxean hondakinak ondo bereizi eta kalean dagokion moduan uzteko eskaria egiten dute. Lehen, orain eta gero, birziklapen tasa hobetzea da helburua.
Ekintza gehiago antolatuko dira maiatzean eta ekaineanHegaztien kantuak identifikatzeko irteera eta astronomia gaua ereizango dira maiatzean eta ekainean Apirilaren 17an Ordiziako Oiangu parkean egin behar zen hegaztien eraztuntze saioa aste bete atzeratu da. Hala, data berria apirilak 24 da, igandea. Izena emateko deialdiak zabalik jarraitzen du.
Hala, Aranzadiko Ornitologia Saileko kideekin, hegaztien biologia eta migrazio prozesuak ikertzeko tresna hau gertutik ezagutu eta inguruko txoriak bertatik bertara ikusteko aukera izango da 24ko saioan. Parkeko puntu ezberdinetan sareak ezarriko dira txoriak harrapatzeko, hegaztien neurri ezberdinak hartu ondoren eraztuna ipini ahal izateko. Honez gain, aurreko urteetan parkean zehar zintzilikatutako habia-kutxak aztertuko dira, bertan txoriek kumatu duten ikusteko eta, txorikumerik badago, hauek eraztuntzeko.
Goizeko 09:00etatik 12:00etara izango da saioa. Deialdia irekia da, baina aldez aurretik izena eman behar da 943466142 telefonora deituz edo
Haurdunen lehenengo ekografiatik abiatuta urteetan egindako azterketa da2006ean INMA, ‘Haurtzaroa eta Ingurumena’ proiektua jarri zen martxan Gipuzkoan. Goierriri dagokionez, Zumarragako ospitalean haurdunen lehenengo ekografia egiteko zeudenen emakumezkoak atxikita. Orain proiektuaren arduradunek eta Beasain eta Ordiziako udaletako Ingurumen arloko buruek ondorioak aurkeztu dituzte. Atxikitako dokumentuan daude laburtuta.