'EKOZINEMALDIA' ORDIZIAN ERE

'Esto lo cambia todo' pelikula emango da asteazkenean doan

'Ekozinemaldia' zikloa bigarren urtez Goierrin da. Ordizian asteazkenean 20:30tan Herri Antzokian 'Esto lo cambia todo' dokumentala emango da, Naomi Klein kazetari kanadiarraren entseguan oinarritutako lana. Sarrera doakoa izango da.
Ekimena Ordizian aurkeztu zuten aurreko astean eragile antolatzaileek.