Ordiziak maiatzean hondakinen %79 gaika sailkatzera bideratu duSasieta Mankomunitateak maiatzeko hondakinen bilketako datuak ezagutzera eman ditu. Ordizian gora egin du gaika sailkatzera bideratutako hondakin kopuruak, beste behin, Hondakinen Mahaiaren helburutik gertu kokatuz. Hala, %79ko portzentajea da maiatzekoa, eta %85ekoa helburua.
Aurten eboluzioa honako izanda: %76 urtarrilean, 75 otsailean, 76 martxoan, 77 apirilean eta, azkenik, aipaturiko %79 maiatzean.
Ordiziarrak zoriontzeaz gain, oraindik hobetzeko tartea badagoela gogoratu behar da, hondakinak etxean bereizteko ohitura hartu ez dutenei hasteko animatuz. Informazioa edota laguntza behar izanez gero, Sasietarekin (943161555, www.sasieta.eus) edo Ordiziako Udaleko Hondakinen bulegoarekin (943885850, asteartean eta asteazkenetan 9:30etatik 14:30etara) jar daitezke harremanetan.
Poltsa berreralbigarriak eta tupperrak erabiltzea sarituko daEuropako Aste Berdea Ordizian ere ospatuko da aurten, ekainaren 3tik 10era. Ordiziako Hondakin Mahaiak, Ordiziako Udalaren eta ORDIZIAN elkartearekin elkarlanean bultzaturiko ekimena da. Poltsa berreralbigarriak eta tupperrak erabiltzea sarituko da; erabilitako liburu eta diskoak herritarren eskura jarriko dira eta haurrei zuzendutako tailer bat egingo da.
Herriko merkatariekin hondakinak murriztearren, poltsa berrerabilgarriak eta tupperrak erabiltzea berriro ere bultzatu nahi da. Orain dela urte batzuk, Ordizian elkartetik poltsa berrerabilgarriak banatu ziren eta Sasietako Mankomunitatearen bidez, arrandegietan erosketak egiteko tupper ontziak oparitu ziren. Helburua, bai poltsa berrerabilgarria bai ontziak erosketetan erabiltzea da.
Tailerrean parte hartzeko izena eman behar daEkainaren 3an astronomia gaua egin behar zen Oiangun, baina euria iragarri denez atzeratu egin da. Data berria uztailaren 1a da. Arantzadi Zientzia elkarteak eta Ordiziako Udalak antolatuta, bi saio prestatuko dira eta biak atzeratzea erabaki da. Ordutegia mantendu egingo da. Hala, lehenengo, 20:00etatik 21:30etara umeentzako tailerra egingo da eta gero, 22:30etatik gauerdira, publiko orokorrari zuzendutako zeruko behaketa egingo da.
Tailerra euskaraz emango da eta parte hartzeko aurretik izena ematea komeni da telefonora deituta 943466142 zenbakira edo korreoa idatzita
Helburua nagusia gaikako bilketa tasa %85era igotzea daOrdiziako hondakin bilketako datuak hobera egin du. Sasieta mankomunitatearen datuen arabera, apirilean gaikako bilketa tasa %77koa izan zen. Dena dela, hobetzeko tarte handia dago oraindik (hondakin mahaian gaikako bilketa tasa %85 batetara iristea adostu zen).
Hala, asmo horrekin Udalak asteotan hezitzaileak ditu kalean, Hondakin Mahaiak eskatuta, edukiontziak dauden hainbat puntuetan. Helburuak dira herritarrei hondakinak ondo bereizten laguntzeko informazioa ematea eta sentiberatzea.
Oraingoz Iturtxobidean eta Joan Amezketa kalean egon dira edo daude eta datozen egunetan aurrera jarraituko du programa beharren arabera zehaztutako gunetan.