Ordiziako Udalak eta herriko ikastetxeek ostiral honetan Zuhaitz Eguna ospatu dute. Guztira 30 zuhaitz landatu dira San Joan auzoan, Oiangu parkean eta Altamiran banatuta. Aurten zuhaitzak Ordizian kirolean aritu den pertsona batek eman ditu. San Joanen Urdaneta ikastetxeko 76 ikasleek (argazkian) 14 zuhaitz landatu dituzte eta Oiangun Jakintza ikastolako 54 ikasleek 13 zuhaitz. Beste hirurak errugbi elkarteko hainbat jokalariek Altamira estadio aurreko belardian jarri dituzte, emaileak eskatu bezala.
Hauek dira landatutako zuhaitz motak: 5 artadi, 10 haritz, 2 likidanbar, 4 urki, 7 gingko eta 2 pago.
Proiektua erredaktatzeko aurrekontua behar du eta azpiegiturak Eusko Jaurlaritzaren eta GFA-aren bidez eskuratuko liratekeen laguntza europarrakJose Miguel Santamariak, Ordiziako alkateak eta Arantxa Fernandez, Joseba Aranburu eta Iñaki Dubreuil zinegotziek herriko erdigunean aparkalekua egin ahal izateko proiektua erredaktatzeko 2018ko aurrekontuetan partida bat sortzeko beharra arrazoitzen duen datuak eman dituzte ezagutzera. Era berean, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza laster Ordiziara etorriko dela jakinarazi dute, aparkalekua Eusko Jaurlaritzaren bidez Europa Batasunetik finantzatzeko dauden aukerak eta baldintzak azaldu eta argitzeko.
Santamariak azaldu du Ordiziako azoka eta merkataritza bultzatzea dela parkina egitearen helburuetako bat, eta helburua bat datorrela Europak eman ditzaken laguntzekin. Ordizia azoka, komertzio eta zerbitzu herria dela gogoratu du. ‘Hori oso kontutan hartu behar dugu herritarrei ongizatea eta etorkizuna kudeatzeko aukera dugunok, udal gobernuan egonda edota oposiziotik ere’.
Ordiziako Udalak izena emateko epea zabaldu du jada eta martxoaren 15a arte izango da eskaera egiteko aukeraOrdiziako Udala herritarrei baratza sozialak eskaintzeko gunea prestatzen hasi da aste honetan, Kutxa Ekogunea erakundearen laguntzarekin. San Joan auzoan kokatu da proiektua eta 30 metro koadroko 32 baratza egingo dira. Joseba Aranburu, Ingurumeneko zinegotziak, Rosa Aurkia teknikariak eta Itsaso Olaizola Kutxa Ekoguneko Baratze Parke Sareko arduradunak aurkeztu dute proiektua. Obra apirilean zehar amaituta izatea aurreikusten da.
Aranburuk esan duenez, nekazaritza jarduera lantzeko ez ezik, ingurumena, ekologia, autokontsumoa edo elikadura osasuntsuaren inguruko heziketa eta sentsibilizazioa garatzeko elkargune bat egokitzea da helburua, aisialdirako gune berri bat sortuz. Hala, Kutxa Ekoguneko Olaizolak adierazi duenez, Baratze Parkeak norberaren barazkiak autokontsumorako eta era ekologikoan egiteko aukera eskainiko die erabiltzaileei eta kalitatezko aisialdi aktiborako topagune bilakatuko da Ordiziar guztientzat.
Iaz 3.350 gidarien kontrola egin zen eta 15 salaketa jarri zirenUrtarrilaren 22an, astelehena, 2018ko trafiko kanpaina jarriko da martxan. Udaltzaingoak oharkabetasunak zainduko ditu astean zehar. Hau da, gidariek telefono mugikorra erabiltzen duten ala ez begiratuko da. Datozen egunetan finkatuko da urteko egutegi osoa.
2017ko datuak
Bitartean, Udaltzaingoak 2017an egindako kontrolen datuen txostena osatu du. Iaz 3.350 gidarien kontrola egin zen eta 15 salaketa jarri ziren.
ALKOHOLA ETA DROGAK
20 kontrol burutu ziren urtean zehar. Guztira 145 gidari alkoholemia froga egin zitzaien, 2 emaitza positiborekin. 13 gidariei drogen froga burutu zitzaien, 3 kasuetan emaitza positiboarekin.
SEGURTASUN UHALA ETA HAURRAK LOTZEKO SISTEMA
Burututako 14 kontroletan 1.439 ibilgailu aztertu ziren: 4 gidari salatuak izan ziren gerrikoa jarrita ez eramateagatik.
HARRAPAKETAK
10 kontrol burutu ziren oinezkoen pasabideetan, inolako salaketarik jarri gabe.
OHARKABETZEAK
Burututako 14 kontroletan 1.108 ibilgailu aztertu ziren: 3 gidari salatuak izan ziren mugikorra erabiltzen gidatzeagatik.
BALDINTZA TEKNIKOAK
14 kontrol burutu ziren. 642 ibilgailu aztertu ziren eta ibilgailuaren ikuskaritza teknikoa eguneratua ez eramateagatik 3 salatuak izan ziren.
MOTORRAK
2 kontrol burutu ziren eta 16 motor ikuskatu. Ez zen inolako salaketarik jarri.