Image
Image

ESKARABILLAKO BIZILAGUNENTZAT EGOILIAR TXARTELA, LASTER ESKURAGARRI

Etxebizitza bakoitzeko bi txartel baina gehiago ez dira emango

Eskarabilla auzoan aparkatzeko gune gorria apirilaren 1ean jarriko da martxan. Udal arduradunek aurreko azaroan proiektua eman zuten ezagutzera, Osoko bilkuran ordenantza onartu ondoren. Geroztik ordenantza erakusketa publikoan jarri eta otsailaren 13tik dago indarrean, alegaziorik jaso gabe. Bitarte honetan Udala lanean aritu da proiektua exekutatzeko. Hala, guneen pintaketa berehala egingo da eta Urdaneta, Maribaratza, Kale Berri, Diego Rivero eta Goierri kaleetako ia 600 etxebizitzetan izen-emate eta informazio orria banatuko da.

Gune gorriaren ordutegia 20:30etik 9:30era, igandetik ostiralera

ESKARABILLA AUZOKO APARKALEKUAK BIZILAGUNENTZAT IZANGO DIRA ORDUTEGI MUGATUAN

Neurria Mugikortasun Mahaian proposatu da eta proba pilotua izango da lehenengo sei hilabetetan

Ordiziako Udalak Eskarabilla izenarekin ezaguna den inguru osoan auzokoentzako aparkaleku sistema ezarriko du. Proba pilotua izango da, gune gorria, eta Urdaneta, Maribaratza, Diego Rivero, Goierri, Berria eta Rezola (Urdanetatik tren geltokiraino) kaleetan, gaueko ordutegian, burutuko da. 2016an herritarren parte-hartzearekin Ordiziako mugikortasuna  hobetzeko eratu zen Mugikortasun Mahaian sortutako proposamena da.

Aipaturiko inguruan aparkatzeko arazo larriak daude, batez ere ordu batzuetan, eta honi aurre egiteko proposatu da ordutegi zehatz batean eremua aparkatzeko bizilagunentzat mugatzea. Guztira 201 plaza dira eta aparkatzeko muga 20:30etik 09:30era izango da, astelehenetik ostiralera. Goizeko 9:30etik iluntzera, asteburuetan eta jai egunetan gune gorria parking librea izango da. Eremuak biztanle asko ditu, garajerik gabeko etxebizitza asko dago eta aparkatzea arazo bat da bertakoentzat. Merkatarien eskaera erantsi behar da, gainera, aparkatzeko txandakako era  eskatzen baitu.

Sei hilabeteko proba

16 GARAJE PLAZA SALGAI LUKUSAIN INGURUAN

Interes orokorra defenditu eta aparkatzeko beharrari erantzun nahi zaio parking plazak udalerrirako berreskuratuta

Ordiziako Udalak 16 aparkaleku plaza jarri ditu herritarren eskura Zuberoa kaleko sotoan, Lukusain plazan, 50 urteko eperako. Jose Miguel Santamaria alkateak Iñaki Dubreuil eta Josi Iturrioz zinegotziekin batera garajeetara egin duen bisitan esan duenez, eskaintza honekin ‘auzoko bizilagunek egindako eskaerari’  eta udalerrian dagoen ‘aparkaleku beharrari’ neurri batean erantzuten zaio. Plaza itxiak dira, 14 metro koadro ingurukoak, eta prezioa 13.222 euro da, gehi  %4ko zergari dagokiona.

Plaza horietako bat eskuratu nahi dutenek izena eman behar dute. Prozesuaren hasiera iragartzen duen dekretua asteazken honetan, azaroaren 28an argitaratu da eta hamar lanegun daude, abenduaren 12ra arte hau barne, izena emateko argitaratu eta gero. Eskaera egiteko edo informazioa eskuratzeko Udal arreta bulegora (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30era) edo Udaltzaingoaren bulegora (astelehenetik ostiralera 15:30etik 19:00etara edo larunbat goizean 9:00etatik 13:30era) joan behar da. Informazioa telefonoz jasotzeko 943805611 zenbakira dei dezake. Garajeak zozketa bidez emango dira.

JUBILATUEI ZUZENDUTAKO ARGITU TAILERRA EMANGO DA

Argindarraren kontsumoa kontrolatzeko saio praktikoa da

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Lazkaoko Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerra antolatu du azaroak 26, astelehena, 17:30etan, ZUHAIZTI jubilatu elkartean.

Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, azaroak 23 baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea.

Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image