ORDIZIAKO BARATZE PARKEA ZABALDU DA
San Joan auzoan 35 lursail ditu behar desberdinetara egokituta
Kutxa Ekogunea erakundeak elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzearen aldeko apustua egitenez, Baratze Parkea Sarea martxan jarri du Gipuzkoako hainbat herritan. Ordiziako Udalak bat egin du egitasmoarekin eta Gipuzkoako 19. Baratze Parkea zabaldu da bertan.
Ordiziako Baratze Parkea larunbat honetan inauguratu da. Ekitaldian erabiltzaileez gain, Jose Miguel Santamaria alkatea, Joseba Aranburu Ingurumen zinegotzia, Rosa Aurkia udal teknikaria eta Kutxa Ekogunearen eta Baratze Parke Sarearen ordezkari gisa Itsaso Olaizola teknikaria izan da, eta baita Ordiziako Kutxabank bulegoko zuzendaria, Idoia Goñi.
Ordezkari bakoitzak proiektuaren ezaugarri eta helburu nagusiak nabarmendu ditu. Aranburukproiektua gauzatu arteko jarraitu diren pausoak azpimarratu ditu. Horrez gain, ‘Ordiziar guztientzako berdegune ireki eta berri bat prestatu dugu elkarlanean eta Baratze Parkeko baratze-kideek, baratzean arituaz, ingurumenarekiko eta elikadura osasuntsuarekiko sentsibilizazioa garatzeko eta elkarbizitza eta elkarlanerako aukera paregabea izango dute’, esan du zinegotziak. Izan ere, larritasunezko egoeran aurkitzen diren kolektibo edo pertsonei beren kontsumo pertsonalerako erabiliko dituzten elikagaien laborantzarako eremu arautu bat eskainiko zaie.





