Poltsa berreralbigarriak eta tupperrak erabiltzea sarituko da

Hondakinen prebentziorako astea Europa mailan antolatzen da eta bertan hondakinen hierarkiako 3R-ak lantzen dira: murrizpena, berrerabilpena eta birziklatzea. Azaroaren 16tik 27ra doan astea da eta ekimen horren helburua hondakinak murrizteari, berrerabiltzeari eta birziklatzeari buruz sentsibilizatzea da.

Aurten Hondakinen Prebentziorako Europako Aste hau Ordizian ere ospatuko da eta helburu hauekin bat egingo da Ordiziako Hondakin Mahaiak, Ordiziako Udalaren eta ORDIZIAN elkartearekin elkarlanean, bultzaturiko ekimenari esker.

Aste honetan hainbat ekimen antolatu nahi dira herriko hainbat eragileentzat. (...)

1.    Herriko merkatariekin hondakinak murriztearren, poltsa berrerabilgarriak eta tupperrak erabiltzea berriro ere bultzatu nahi da. Orain dela urte batzuk, Ordizian elkartetik poltsa berrerabilgarriak banatu ziren eta Sasietako Mankomunitatearen bidez, arrandegietan erosketak egiteko tupperrak oparitu ziren. Helburua, bai poltsa berrerabilgarria bai tupperra berriro erosketetan erabiltzea da.

Aste horretan zehar, komertziora poltsa berrerabilgarri edo tupper batekin gerturatzen den pertsonari txartel bat emango zaie zozketa batetan parte hartzeko eta azaroaren 28an zozketatuko dira sariak. Kanpaina honen bitartez Ordizian elkarteko dendetan trukatu ahal izango diren 50€ko hiru erosketa-txartel eta produktu ekologikodun bi saski / sorta zozketatuko dira.

Kanpaina hau fruta-denda, arrandegi, harategi, okindegi, belar-denda eta bestelako elikadura dendetan izango da. Guztira 34 saltoki izango dira kanpaina honetan parte hartuko dutenak.

2.    Azaroak 18an, errefusaren edukiontzian hondakinen karakterizazio bat egingo da. Poltsa batzuk hartu, ireki, pisatu eta karakterizatu egingo ditugu.

3.    Azaroak 22an, “kultura ez da hondakin bat” ekimena egongo da. Garbiguneetan egoera onean dauden liburu, CD eta binilozko diskoak bildu eta herritarren eskura jarriko dira.

4.    Azaroak 26an, “Reziklator” ikuskizuna. 2-12 urte bitarteko haurrei modu dibertigarri eta parte-hartzaile batetan birziklapenaren garrantzia barneratzeko helburuarekin.