Hainbat lekuetan jaso edo albiste honen jarraian eskura daiteke

Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Oiangu parkeko zuhaitz eta zuhaixken liburuxka bat argitaratu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Oiangu parkean hainbat landare apaingarriez gain, basoetan bizi diren zuhaitz eta zuhaixka espezie ugari aurki daitezke. Horiei buruzko ezagutza bultzatzeko prestatu da argitalpena.

Gida txiki honetan Oiangun ikus daitezkeen zurezko landareak aurkezten dira era erraz eta didaktiko batean; heldu, gazte, zein umeentzako baliagarria baita. Landareak, arretaz egindako ilustrazioen bitartez erakusten dira. Irudiez gain, bestelako informazioa ere gehitu da:  izen zientifikoa, izen arrunta hizkuntza ezberdinetan, loraldi garaia, tamaina, banaketa Euskal Herrian, etab.

Liburuxka eskuragarri dago jadanik Ordiziako Udaletxean, Udal liburutegian, D´elikatuz zentroan eta Oiangu baserrian, eta webgune honetan ere deskargatzeko moduan da, albiste honen jarraian:

Oianguko zuhaitz eta zuhaixkak (pdf)