Apirilean da baino parte hartzeko izena eman behar da

Udaberriaren etorrera baliatuz, hegaztien eraztuntze saio bat egingo da Ordiziako Oiangu parkean apirilaren 17an.  Puntu ezberdinetan sareak ezarriko dira eta txoriak harrapatzen saiatu, hegaztien neurri ezberdinak hartu ondoren eraztuna ipini ahal izateko.

Horrela, Aranzadiko Ornitologia Saileko kideekin, hegaztien biologia eta migrazio prozesuak ikertzeko tresna hau gertutik ezagutu eta inguruko txoriak bertatik bertara ikusteko aukera izango da. Honez gain, aurreko urteetan parkean zehar zintzilikatutako habia-kutxak aztertuko dira, bertan txoriek kumatu duten ikusteko eta, txorikumerik badago, hauek eraztuntzeko.

Goizeko 09:00etatik 12:00etara izango da saioa. Deialdia irekia da, baina aldez aurretik izena eman behar da 943466142 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.helbidera korreoa bidalita.