Ekintza gehiago antolatuko dira maiatzean eta ekainean

Hegaztien kantuak identifikatzeko irteera eta astronomia gaua ereizango dira maiatzean eta ekainean Apirilaren 17an Ordiziako Oiangu parkean egin behar zen hegaztien eraztuntze saioa aste bete atzeratu da. Hala, data berria apirilak 24 da, igandea. Izena emateko deialdiak zabalik jarraitzen du.

Hala, Aranzadiko Ornitologia Saileko kideekin, hegaztien biologia eta migrazio prozesuak ikertzeko tresna hau gertutik ezagutu eta inguruko txoriak bertatik bertara ikusteko aukera izango da 24ko saioan. Parkeko puntu ezberdinetan sareak ezarriko dira txoriak harrapatzeko, hegaztien neurri ezberdinak hartu ondoren eraztuna ipini ahal izateko. Honez gain, aurreko urteetan parkean zehar zintzilikatutako habia-kutxak aztertuko dira, bertan txoriek kumatu duten ikusteko eta, txorikumerik badago, hauek eraztuntzeko.
Goizeko 09:00etatik 12:00etara izango da saioa. Deialdia irekia da, baina aldez aurretik izena eman behar da 943466142 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera korreoa bidalita.


Kantuak maiatzean eta astronomia ekainean

Maiatzean eta ekainean beste ekintza bana izango dira parkean, Aranzadiren eskutik hauek ere.
Maiatzaren 7an txorien kantuak identifikatzeko irteera egingo da, Mikel Olano elkarteko kide eta basozainak gidatuta. Goizeko 10:00etan izango da eta parte hartzeko izena eman behar da, aurreko korreoan edo telefonoan.
Hirugarren ekintza ekainaren 11rako iragartzen da. Astronomia gaua izango da. Alde batetik, umeentzako tailerra egingo da 20:00etatik 21:30tara bitartean eta, ondoren, 22:30tan hasita, helduentzat zuzendutako astronomia behaketa saioa izango da.