2015-03-05 zuhaitzGarbigunearen goialdean egingo da landaketa; 50 haritz, 30 gereziondo eta 20 hagin

Jakintza Ikastolako LHko 6. mailako ikasleek eta Urdaneta Eskolako LHko 6. mailako ikasleek binaka jarrita 100 zuhaitz landatuko dituzte bihar, hilak 5, udal lorazainen laguntzarekin. Landaketa Garbigunearen goialdean egingo da. Zuhaitz hauetatik 50 haritzak dira, 30 gereziondo eta beste 20 haginak izango dira. Haritza zein gereziondoa EAEko zuhaitz ezagunak dira. Hagina, EAEko espezie mehatxatuen katalogoan interes bereziko babes maila jasotzen duen zuhaixka da.

Jakintza Ikastolako ikasleak goizeko 9:30etan hasiko dira lehen zuhaixkak landatzen eta Urdanetako ikasleek 10:15etan jarraituko dute. Landaketa egin aurretik landatuko diren zuhaitz eta zuhaixkei buruzko azalpenak jasoko dituzte Udaleko Ingurumen teknikariaren aldetik.

Ordiziako Udalak urteak daramatza udalerriko berdegune ezberdinetan bertako zuhaitz espezieen landaketak egiten eta udalak helburu honekin jarraitu nahi izan du aurten ere 3 zuhaitz eta zuhaixka espezie hauen landaketarekin.