LURRALDEKAR EKIMENA AURKEZTEKO ETA AUTOA PARTEKATZEARI BURUZKO JARDUNALDIAK

2015-03-18 autoakDatorren asteartean, hilak 24, Larraitz Ugarte diputatuak aurkeztuko du ekimena D'elikatuzen, 19:00etan

Nork ez du inoiz autoa partekatu etxekoekin, auzokoekin edo lagunen batekin? Azken urteetan, ordea, partekatzeko ohitura horiek urritu egin dira, ibilgailu-kopurua eta gizartearen errenta-maila handitu diren neurrian. Alabaina, gizarte-erronka berrien eta gaur egungo egoera ekonomikoaren ondorioz, badirudi autoa ulertzeko modu berriak itzultzekoak direla.

IKUSI PROGRAMA         WEBGUNEA

Oinarri hauekin eta autoa partekatzeko moduek eskaintzen dituzten onurak, bai sozialak bai norbanakoentzat, kontuan hartuta, Lurraldekar ekimen berria aurkeztuko da eta nazioartean arlo horren inguruan dauden esperientzien berri ere emango da. Lurraldekar proiektuaren aurkezpenetako bat Ordizian izango da datorren asteartean, hilak 24, 18:00etan, Barrenan. Larraitz Ugarte Bide Azpiegitura eta Mugikortasun diputatuak parte hartuko du bertan.

Jardunaldiak honako udalerrietan izango dira:
• Martxoak 24, 19:00etan ORDIZIAn, D'elikatuz zentroan.

• Martxoak 25, 10:00etan DONOSTIAn, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza nagusiko Jargi aretoan (Gipuzkoa plaza z/g)

• Martxoak 25, 18:00tan ZARAUTZen Antoniano aretoan, Gipuzkoa kalea, 3

Jardunaldietan parte hartzeko izen-ematea doakoa da, eta jardunaldien aurretik egin behar da, bai Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu elektroniko bat bidalita, bai 943 112 467 telefono-zenbakira deituta, zein jardunalditara joan nahi duzun adierazita. Plaza kopurua mugatua da.