2014-07-01 urdanetaAutobusei eta bolumen handiko banatzaileei kalea zeharkatzeko baimena emango zaie

Gainontzeko ibilgailu guztiak Joseba Rezola pasealekutik bideratuko dira

Urdaneta kalearen erdia oinezkoentzat bihurtzeko lanak direla eta, Urdaneta kalea itxi egingo da bihartik larunbatera bitarte. Bihar, hilak 2, 14:00etan itxiko da kalea, eta larunbatean, hilak 5, zabalduko da atzera, 14:00etan. Autobusei eta bolumen handiko banatzaileei kalea zeharkatzeko baimena emango zaie, eta gainontzeko ibilgailu guztiak Joseba Rezola pasealekutik bideratuko dira. Joseba Rezolak bi noranzko izango ditu egun horietan, Joan Amezketa kaletik Otegi Armategia dendaren pareraino, eta semaforo bidez erregulatuko da trafikoa.

Hasiera batean kalea zirkulazioa ez ixtea aurreikusten bazen ere, Ordiziako Udala eta lanak egiten ari den Altuna y Uria enpresa erabaki hau hartu beharrean izan dira, lanak bukatzeko epeak bete eta Ordiziako festetarako kalea ahalik eta egoera egokienean utzi ahal izateko. Ordiziako Udalaren eta enpresa eraikitzailearen helburua obrak lehenbailehen eta zuzen amaitzea da, berritutako kale honen onurak antzeman eta dagozkion etekinak atera ahal izateko.