2014-03-06 auzokonposta Zelai partikularrik ez duten etxeek konposta egiteko aukera dute Ordizian

Sasietak auzokonpostaren sistema gertuagotik ezagutzeko tailerra emango du Ordizian martxoaren 11n, 18:30ean, Barrena jauregiko areto nagusian. Bertan, auzokonpostaren sistemari buruzko azalpenak emango dira eta inguruan dauden esperientziak erakutsiko dira. Herritarrek sistema gertuagotik ezagutuz auzokonposteko taldeetan parte hartu dezaten animatzea da tailerraren helburuetako bat.

Ordiziako Udalak Auzokonpostaren kanpaina berria Arana auzoan abiatu zuen lehenengoz 2013an. Atez ateko hondakinen bilketa sistema martxan denetik auzokonposta egiteko eskaera egin duten herritarren kopurua eta kokaguneak kontutan hartuta, Udalak beste 4 auzokonpost gune prestatu ditu udalerriko 4 gune ezberdinetan: Oreja parkean, Anselmo baratzan, Buztuntza etxaldean eta San Joango auzoan. Guztira 50 familiek parte hartzen dute gaur egun.

Sasietak ikastaroa, konpostagailuak, aholkularitza eta jarraipena eskaintzen ditu. Ordiziako Udala, berriz, bere aldetik, gunearen egokitzapenaz arduratzen da.

Etxean sortzen duzun materia organikoarekin konposta egiten hasi nahi baduzu, orain duzu aukera. Gogoratu, auzokonposta egiten duten familiei %50eko hobaria ezarriko zaiela zaborraren tasan.
Auzokonposteko talde batean parte hartu nahi baduzu eta tailerrera etortzea ezinezko bazaizu deitu Ordiziako Udalera: 943885850
Animatu auzokonposta egitera!!