Eremu horretako sei familia ari dira joan den astelehenetik; beste lau gune ere prestatzen ari da udalaJoan den astelehenaz geroztik, azaroak 18, Ordiziako beste sei familia ari dira auzokonposta egiten Ordiziako Udalak Oreja parkean jarri duen auzokonpostgune berrian. Ordizian martxan dagoen bigarren auzokonpostgunea da, lehena aurtengo apirilean jarri baitzen martxan Arabako kaleko berdegunean. Joan den astean martxan jarri zenaz gain, udala beste lau gune prestatzen ari da.
IMG 1141Ordiziako Udalak kaleko zakarrontzien gaikako bilketa egoki bat egiteko ibilgailu elektriko bat eskuratu berri du. Uztailaren 12an atez ateko hondakin bilketa sistemarekin hastearekin bat, kalean gaikako bilketa egiteko zakarrontziak jarri zituen udalak herrian zehar, eta ibilgailu elektriko berri horrekin astelehenetik ostiralera egunero jaso ahalko dituzte udal langileek kaleko zakarrontzietan bildutako lau hondakin motak (organikoa, ontzi arinak, errefusa eta papera-kartoia).
Edozein zalantza, kezka edo bestelakorik baduzue, deitu lasai 608 675 791 edo idatzi
Planaren ardatz nagusiak ezagutzera eman eta herritarren iritziak jasotzeko erakusketa bat zabaldu du udalak Barrenako ezkaratzeanOrdiziako Udaleko Garapen Iraunkor eta Mugikortasun sailak urte hasieratik hona landu duen Mugikortasun Iraunkorrerako I. Plana esku artean du dagoeneko. Lau helburu orokor jasotzen ditu planak, eta baita datozen urteetan Ordizian egin daitezkeen hamahiru ekintza ere. Plana ezagutzera eman eta herritarren iritziak jasotze aldera, gaurtik azaroaren 11ra bitartean Barrenan ikusgai egongo den erakusketa bat ere prestatu du udalak.