2013-09-25 Atez ate bulegoaOrganikoa biltzeko erabiltzen diren poltsa konpostagarriak jaso ahal izateko txartelak laster iritsiko zaizkie erabiltzaile guztiei

Ordiziako atez ateko informazio bulegoan ordutegi berria du. Uda pasatu ondoren, egunero dago zabalik bulegoa, 11:30etik 13:30era. Asteazkenetan, azoka eguna izanda, ordutegia 09:30etik 13:30ak arte, eta 17:00etatik 19:00etara da. Asteburu eta jaiegunetan itxita egoten da.

Garbiguneko ordutegia, berriz, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 12:30era eta 15:30etik 18:30era da. Larunbatetan goizeko ordutegiaz bakarrik zabaltzen da.

Euskal Jaiak geroztik bulegoan ez dira kubo sortak banatzen (atez atekoaren kit-ak), baina falta zaizkien herritarrek bulegora etorri behar dute hori bideratu ahal izateko.

Kuboa apurtu, galdu edo bestelako arazoren bat dutenek, edota zintzilikarioen kokapenak moldatu nahi dutenek, bulegora jo behar dute haien arazoa bideratzera.


Poltsa konpostagarriak

Bulegoak jakinarazten du bosgarren kontenedorean erabiltzen ziren giltzak (atetxoa zabaltzeko giltza marroia) atez atekoaren bulegoan, udaltzainetan edo udal harreran entregatu behar direla. Eta organikoan erabiltzen diren poltsak jaso ahal izateko txartela etxera iritsiko zaiela erabiltzaile guztiei egun batzuk barru.
Edozein zalantza, kezka, kexa, gomendio, iradokizun... dutenek bulegora gerturatu besterik ez dute egin behar.
Atez ateko bulegoarekin kontaktuan jartzeko 608 675 791 telefono zenbakira dei daiteke edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoko helbidera idatzi.