Ordiziako Udalak hondakinak atez ate biltzeko hartutako erabakiaren aurrean, Ordiziako merkatari eta ostalari talde bat honakoa adierazteko elkartu gara hemen:
Zero Zabor filosofiarekin bat egiten duen ekimenaDatorren larunbatean, ekainak 22, mosaikoa egingo da Ordiziako Plaza Nagusian, 19:00etan, Eman aukera bat atez atekoari! Lemapean. Luntxa egongo da plazan, musikaz girotuta. Errausketaren aurkako eta mundu iraunkorrago baten aldeko ekimena da larunbatekoa, Zero Zabor filosofiarekin bat eginez
Datorren astean lau birziklapen tailer egingo dira Ordizian udalak antolatuta, Birziklatzea erraza da! Zalantzarik bai? Zatoz argitzera! lemapean.
Egunak:
Astelehena 17, 18:00etan, Jubilatuen elkartean (gazteleraz)
Asteazkena 19, 17:30ean, Jubilatuen elkartean (euskaraz)
Osteguna 20, 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan (gazteleraz)
Osteguna 20, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan (euskaraz)
Maiatzaren 6an hasita, auzokako 12 parte-hartze bilera eta beste 4 bilera ireki egin ditu Ordiziako Udalak Sasieta Mankomunitatearekin elkarlanean, herritarrekin batera hondakinak gaika biltzeko eredu eraginkorrago bat sortzeko.