IMG 0588Horrela baieztatu du gaur eskainitako prentsaurrekoan

Ordiziako Udalak hondakinak atez ate biltzeko hartutako erabakiaren aurrean, Ordiziako merkatari eta ostalari talde bat honakoa adierazteko elkartu gara hemen:

-Hondakinen kudeaketaren inguruan gizarteak bizi duen egoera zailaren aurrean, ados gaude Ordiziako Udalak gai honi adarretatik heldu izanarekin.

-Herritarren ongizatearen eta gure gizartea hobetzearen alde egindako edozein proposamenek guztion babesa behar duela ulertzen dugu.

-Hondakinei buruz hitz egiteko Ordiziako Udalarekin egindako bileren ondoren, gure iritzia da ahalegin handia egin dela merkatari eta ostalarientzat egokiena izango den sistema bat ezartzeko, eta atez atekoa jarrita duten beste herri batzuen sistema hobetu ere egin dela iruditzen zaigu.

-Herri eta gizarte hobe baten alde gure alea jarri nahi dugu, eta bide batez, ingurugiroa zaindu, datozen belaunaldiei mundu iraunkorrago bat uzteko.

-Atez atekoari aukera bat eman nahi diogu.