Maiatzaren 18an goizeko 10:30etanLandarlan ingurumen taldeak biodibertsitate jardunaldiak antolatu ditu Ordizian eta Beasainen. Ordiziari dagokionez, Oianguko paisaia irakurketa egingo da larunbat honetan, hilak 18, goizeko 10:30etan. Jardunaldi honetan Oiangu eta inguruko paisaia zentzumenez aztertuz, ingurunearekin ditugun erlazioak interpretatu eta biodibertsitatearen aberastasuna zein giza ekintzaren bidez izandako aldaketak baloratuko dira.
Urteko lehen hiruhilabetekoa azken urteetako euritsuenetakoa izan da. Jasandako euriteen ondorioz ibaiak eta errekak gainezka joan dira eta inguruneetan aurkitzen ziren materialak garraiatu zituzten.
Hainbat berrikuntza ditu 2. edizioakEKOBIZI azokak herritar orori bioeraikuntza, energia berriztagarri eta kontsumo arduratsuaren inguruan dauden aukera ezberdinen inguruko informazioa zabaltzea du helburu. Aurtengo edizio Beti Alai frontoian ospatuko da.
Bioeraikuntzari, energia berriztagarri eta kontsumo arduratsu eta iraunkorrago bati eskainiko zaio azokaIban Asenjok, Garapen iraunkorra eta mugikortasuneko zinegotziak, Leire Garmendiak, Agenda 21eko teknikariak eta Jesus Mari lariz, jai eta azoketako teknikariak, prentsaurrekoa eskaini dute gaur arratsaldeko 16:00etan Pleno Aretoan hilabete honetan ospatuko den Ekobizi azokaren nondik norakoak azaltzeko.