Ekitaldi desberdinak Ordiziako Aste Berdea ospatzekoApirilaren 26an, ostirala, eta 27an, larunbata, ospatuko da EKOBIZI azokaren 2. edizioa; bioeraikuntzari, energia berriztagarri eta kontsumo arduratsu eta iraunkorrago bati eskainiriko azoka.
Hala ere, azoka ez da izango Aste Berdean burutuko den ekitaldi bakarra. Datorren asterako auzokonpostarako gunearen inaugurazioa, tailerra, "Su haietatik, ke hau" liburuaren aurkezpena eta mahai ingurua antolatu baitira.