Image
Image

GAUR GOIENER PROIEKTUAREN AURKEZPENA

2013-09-24 GoienerAurkezpenaren aurretik, Santiago Ochoa de Eribe ingeniariak enpresa elektrikoei buruzko hitzaldia emango du

Ordiziako Goierriko Baratza elikagai ekologikoen dendak Biolurrekin eta Zerain Dezagun Fundazioarekin elkarlanean antolatu duen IV. Nekazaritza Hamabostaldiaren barruan, bi ekitaldi egingo dira ostegunean, irailak 26, Barrena kultur etxean. Batetik, Santiago Ochoa de Eribe industria ingeniariak enpresa elektrikoei buruzko hitzaldia emango du 19:00etan, eta horren ondoren, Goiener proiektuaren aurkezpena egingo da.

KUBOAK HERRIAN JASOTZEKO AZKEN EGUNAK

2013-09-09 KuboakAsteazkena, irailak 11, izango da kuboak Ordizian jasotzeko azken eguna. Sistema bi hilabete darama martxan emaitza onekin, ordiziarren gehiengoak jaso ditu dagoeneko kubo guztiak, hortaz, Ordizian kuboak jasotzeko aukera bertan behera geratuko da aste honetan.

Egun horretarako kuboak jaso ez dituztenek, zuzenean, Sasietara jo beharko dute 943 16 15 55 telefonora edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. idatzita.

“ATEZ ATEKOAREN BILKETA DATUEK ERAKUTSIKO DUTE HARTUTAKO BIDEA EGOKIA DELA”

IMG 3775Igor Eguren alkateak eta Azeari Andonegi Sasietako Mankomunitateko presidenteak ordiziarrak zoriondu dituzte

Joan den ostiralean, uztailaren 12an, hasi zen Atez ateko bilketa Ordizian, eta lehen hiru bilketa egunak pasatuta, Ordiziako Udala eta Sasieta Mankomunitatea oso pozik azaldu dira herritarrek erakutsi duten jarrerarekin. 

GAUR HASIKO DA ATEZ ATEKO HONDAKIN BILKETA

Atez ate 02Edukiontziak kentzen, berriz, datorren astelehenean hasiko dira

Gaur, uztailak 12, hasiko da Atez ateko hondakin bilketa Ordizian. Bilketarako ontziekin batera banatutako egutegiari jarraituz,  gaur organikoa atera beharko da. Organikoa zulorik gabeko ontzi marroian atera behar da, eta etxe atarian dauden zintzilikarioetan jarri behar da. Zintzilikarioak ez dira poltsak zintzilikatzeko.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image