Atez ate 02Bildutako organiko kopurua hirukoiztu egin da,eta aldiz, errefusa, lau aldiz gutxiago sortu da.

Sasieta Mankomunitateak datozen egunetan emango du ezagutzera hondakin bilketaren sistemaren aldaketak Goierriko hainbat herritan izan dituen ondorioen azterketa zehatza. Ordiziari dagokionez, %36tik %75era igo da gaikako bilketa sistema aldatu zenetik (uztailaren 12) abuztuaren bukaerara bitarte. Ordiziako Udal Gobernu Taldeak herritarrak zoriondu nahi ditu hondakinen kudeaketan erakutsi duten ardurarengatik.

Azterketa horren aurrezirriborroan irakur daitekeenez, iazko abuztuan bildu zen organiko kopurua hirukoiztu egin da (18 tona, 2012ko abuztuan; 54 tona, 2013ko abuztuan) eta, aldiz, errefusa, lau aldiz gutxiago sortu da (147 tona, 2012ko abuztuan; 40 tona, 2013ko abuztuan). Esanguratsua da baita ere, ontzi arinen eta paperaren bilketa bereizia, bataz beste, %30 areagotu dela.

Azterketak bilketa ez ezik, herritarrok sortu dugun hondakin kopurua ere jasoko du eta aurreko bilketa sistemarekin ematen diren aldaketen berri eman ere bai. Esan guratsua da, esaterako, Ordiziako Garbigunera egiten den bisita kopurua laukoiztu egin dela hondakin bilketa sistema berria ezarri zenetik.

Aipagarria da, baita ere, oraindik orain hondakinak bereizi gabe ateratzen dituzten bizilagunak ere badaudela eta, biztanlegoaren %3,5ak ez dituela gaika biltzeko edukiontziak hartu.