Ordizia uztailaren 12an hasiko da hondakinak atez ate biltzen. Hala jakinarazi du gaur Igor Eguren Ordiziako alkateak, udal gobernu taldeko kideak ondoan zituela. "Atez ateko gaikako bilketa ezartzeko prozesuak Ordiziako Udalari hilabeteetako lanak suposatu arren, esan behar dugu prozesua burura eramaten ari garela".
Buztuntzakoek Urdaneta eskolan eta Eskarabillakoek bertako aparkalekuan jaso beharko dituzte kuboakJoan den ostegun eta ostiralean San Joan eta San Bartolome eremuetan banatu eta gero, gaur eta bihar Buztuntza eta Eskarabilla eremuetako bizilagunei dagokie atez ateko hondakin bilketarako kuboak jasotzea.
Gaur, 16:00etan, eta bihar, 10:00etan, Alumalan pabilioianAtez ateko kuboen prestaketan boluntario modura aritzeko deia egin nahi die udalak herritarrei. Gaur, ekainak 28, Mallutz industrialdeko Alumalan pabilioian 16:00etan izango da hitzordua, eta bihar berriz, ekainak 29, 10:00etan toki berean elkartzeko deia egin du.
San Joan eta San Bartolomeko auzotarren txanda izango da gaur eta biharGaur goizean hasiko da atez ateko kuboen banaketa Ordizian. San Joan eremuko auzotarrek (San Joan, Filipinak 28-42 eta Zabalabidea) eta San Bartolome eremukoek (San Bartolome eta Oria) gaur eta bihar artean jaso ahal izango dituzte kuboak, ordutegi eta toki hauetan: