kuboakGaur, 16:00etan, eta bihar, 10:00etan, Alumalan pabilioian

Atez ateko kuboen prestaketan boluntario modura aritzeko deia egin nahi die udalak herritarrei. Gaur, ekainak 28, Mallutz industrialdeko Alumalan pabilioian 16:00etan izango da hitzordua, eta bihar berriz, ekainak 29, 10:00etan toki berean elkartzeko deia egin du.

Bestalde, gaur arratsaldean San Bartolome auzoko parkinean jarraituko du kubo banaketak, eta asteburuko etenaren ondoren, datorren astelehen eta asteartean Buztuntza eta Eskarabilla eremuko herritarrei dagokie kuboak jasotzea.

Buztuntza eremukoek (Biona plaza; Buztuntza etxaldea; Buztuntza plaza; Gipuzkoa kalea; Idoiaga plaza; Intsausti plaza; Nafarroako Etorbidea; San Inazio; eta Otatza plaza) Urdaneta ikastetxera joan beharko dute eta Eskarabilla eremukoek (Domingo Unanue; Diego Rivero; Goierri; Kale Berria; Mariarats; Mariaratsaldea; Maribaratza; eta Urdaneta kalea) auzoko aparkaleku nagusira. Hau da bi egunetarako ordutegia: 10:00-14:00 eta 18:00-21:00.

Info +: http://www.ordiziakoudala.com/eu/administrazioa-albisteak/941-ostegunean-hasiko-da-ordiziako-udala-atez-aeko-kuboak-banatzen