kuboakBuztuntzakoek Urdaneta eskolan eta Eskarabillakoek bertako aparkalekuan jaso beharko dituzte kuboak

Joan den ostegun eta ostiralean San Joan eta San Bartolome eremuetan banatu eta gero, gaur eta bihar Buztuntza eta Eskarabilla eremuetako bizilagunei dagokie atez ateko hondakin bilketarako kuboak jasotzea. Buztuntzako auzotarrek Urdaneta eskolan jaso beharko dituzte ontziak, eta Eskarabillakoek auzoko aparkalekuan. Oraindik kuboak jaso ez dituzten San Joan eta San Bartolomeko auzotarrek asteburuan ere, uztailak 6 eta 7, aukera izan dute Beti-Alai pilotalekuan: larunbata eta igandea, goizez (10:00-14:00).

Gaur eta bihar (uztailak 1 eta 2)
BUZTUNTZA EREMUA (Biona plaza; Buztuntza etxaldea; Buztuntza plaza; Gipuzkoa kalea; Idoiaga plaza; Intsausti plaza; Nafarroako Etorbidea; San Inazio; eta Otatza plaza).
Ordua: 10:00-14:00 eta 18:00-21:00.
Kuboak jasotzeko tokia: Urdaneta eskola.

ESKARABILLA, URDANETA ETA DOMINGO UNANUE EREMUA (Domingo Unanue; Diego Rivero; Goierri; Kale Berria; Mariarats; Mariaratsaldea; Maribaratza; eta Urdaneta kalea).
Ordua: 10:00-14:00 eta 18:00-21:00.
Kuboak jasotzeko tokia: Eskarabillako aparkalekua.

Info +: http://ordiziakoudala.com/eu/administrazioa-albisteak/941-ostegunean-hasiko-da-ordiziako-udala-atez-aeko-kuboak-banatzen