Aldatuta 1Mahai informatiboa jarriko da Plazan

Datorren astean lau birziklapen tailer egingo dira Ordizian udalak antolatuta, Birziklatzea erraza da! Zalantzarik bai? Zatoz argitzera! lemapean.

Egunak:
Astelehena 17, 18:00etan, Jubilatuen elkartean (gazteleraz)
Asteazkena 19, 17:30ean, Jubilatuen elkartean (euskaraz)
Osteguna 20, 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan (gazteleraz)
Osteguna 20, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan (euskaraz)

Horrez gain, datorren asteazkenean, hilak 19, stand informatibo bat jarriko da Plaza Nagusian, azoka garaian.

San Joan bezpera egunean, berriz, Patxin eta Potxin pailazoek Birziklatzea erraza da! ikuskizuna egingo dute Plaza Nagusian, 12:30ean. Sasieta Mankomunitateak Goierriko herri guztiei begira martxan jarritako sentsibilizazio kanpainaren barruko saioa izango da.

Datozen egunetan birziklatzeari buruzko informazio gida bat ere banatuko da Ordiziako etxeetara.