Asteazkena, irailak 11, izango da kuboak Ordizian jasotzeko azken eguna. Sistema bi hilabete darama martxan emaitza onekin, ordiziarren gehiengoak jaso ditu dagoeneko kubo guztiak, hortaz, Ordizian kuboak jasotzeko aukera bertan behera geratuko da aste honetan.Egun horretarako kuboak jaso ez dituztenek, zuzenean, Sasietara jo beharko dute 943 16 15 55 telefonora edo
Joan den ostiralean, uztailaren 12an, hasi zen Atez ateko bilketa Ordizian, eta lehen hiru bilketa egunak pasatuta, Ordiziako Udala eta Sasieta Mankomunitatea oso pozik azaldu dira herritarrek erakutsi duten jarrerarekin.
Gaur, uztailak 12, hasiko da Atez ateko hondakin bilketa Ordizian. Bilketarako ontziekin batera banatutako egutegiari jarraituz, gaur organikoa atera beharko da. Organikoa zulorik gabeko ontzi marroian atera behar da, eta etxe atarian dauden zintzilikarioetan jarri behar da. Zintzilikarioak ez dira poltsak zintzilikatzeko.
Ostiralean, uztailaren 12an, hasiko atez ateko bilketa OrdizianGaurtik ostegunera bitarte, uztailaren 9etik 11ra, arduratuko da Ordiziako Udala Atez ateko ontziak doan banatzeaz. Bonberian (Diego Rivero, 2) eta Alumalan pabilioian (Mallutz industrialdea 6-C) egingo da ontzi banaketa hiru egun hauetan, 19:00etatik 21:00etara. Atzo, berriz, taberna eta dendarien artean ontziak banatzeari ekin zion udalak.