2014-01-16 Organiko kuboakLehen sei hilabeteak batuta, gaikako bilketaren bataz bestekoa %77koa da

Urriko eta azaroko joerari eutsiz, abenduan ere etxeko hondakinen %78 gaika bildu da Ordizian. Abenduan 224.021 kilo hondakin bildu ditu Sasieta Mankomunitateak Ordizian; horietatik 175.003 kilo (%78) birziklatzeko guneetara bideratuko ditu, eta 49.018 kilo (%22) zabortegira eraman beharko ditu. Ordiziako Udalak herritarrak zoriondu nahi ditu erakusten ari diren jarrera arduratsuarengatik eta herri iraunkorrago baten alde egiten ari diren ahaleginarengatik.

Hala ere, udala kontziente da oraindik badagoela jendea sistema berrira egokitu ez dena, eta egoera hori bideratzeko saiakera egiten ari da. Abenduan zehar jaso den errefusaren erdia baino gehiago (34.100 kilo) astean behin egiten den errepasoaren bidez jasotakoa da, orduan biltzen baitira poltsetan eta modu okerrean uzten diren hondakinak. Egoera horren aurrean, ardurarako deia egin die udalak herritarrei.

Lehen sei hilabeteak
Ordizian 2013ko uztailaren 12an hasi zen atez ateko hondakin bilketa, eta lehen sei hilabeteen bataz bestekoa eginda, hondakinen %77 gaika bildu da: uztailean %77, abuztuan %73, irailean %77, eta urri, azaro eta abenduan %78. Ordiziako Udalak herri iraunkor eta garbiago baten alde lanean jarraitzeko konpromiso sendoa du 2014an ere, eta sentsibilizazio ekintzen bidez, hondakin bilketa are eta eraginkorragoa lortzeko helburua du.

Hemen datuen desglosea