2014-02-05 Eguzki energia Apirilaren 30a baino lehen eman behar dute izena interesatuak

Ordiziako Udaleko Mugikortasun eta Garapen Iraunkorreko sailak jakinarazi nahi du Censolar erakundeak (Eguzki Energiari buruzko Ikerketarako Zentroak) Eguzki Energiari buruzko Proiektugile eta Instalatzaile ikasketak egiteko doako 20 beka atera dituela. Europar Batasunean bizi den edozein pertsonak eskuratu ahal izango du beka hori, eta kontuan hartuko da gaiari buruzko maila ertaineko ikasketaren bat izatea.

Interesatuek apirilaren 30a baino lehen eman behar dute izena, eta hautatuen zerrenda ekainean zabalduko dute. Posta elektroniko bidez eman daiteke izena (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) eta informazio gehiago www.censolar.edu webgunean lor daiteke. Censolar zentroa Sevillan dago, baina eskolak urrutiko hezkuntza bidez izango dira.