Udalak hainbat jarraibide eta aholkuren berri eman die herritarreiOrdiziako Udalak jarraian duzuen oharra zabaldu du herriko etxeetara bihar, asteazkena, gerta daitekeen elur-ekaitza dela eta. Iragarpenaren arabera, bihar goizaldean elur-kota 200-400 m inguruan egongo da; goizean goiz 100 m-ra jaitsiko da, noizean behin itsasmailara, bereziki ekialdean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak elurragatiko alerta laranja aktibatuko du bihar, asteazkena, 03:00etatik aurrera, eta egun osorako. Ohar honen bidez hainbat jarraibide eta aholkuren berri eman nahi die udalak herritarrei.Laguntza eskatzeko honako telefono zenbakietara deitu behar da: Udaltzaingoa (943 80 56 16) ala SOS Deiak (112).
Biharko alerta laranja ezarri du euri eta elurrarengatik, eta herritarrei arretaz ibiltzeko deia egiten dieOrdiziako Udalak alerta laranjako protokoloa jarri du martxan, prezipitazio iraunkor eta uholde arriskua dagoelako. Esaterako, Tximista zubiaren pareko pasabidea, N-1aren azpian, itxita dago, eta Usunbillagako luizia berritu egin da. Biharko, berriz, alerta laranja ezarri du euri eta elurrarengatik, eta iganderako, alerta laranja elurrarengatik eta horia euriarengatik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak, berriz, Uholdeen Plana 1 egoeran deklaratu du. Hori guztia dela eta, arretaz ibiltzeko eta zentzuz ibiltzeko deia egiten die udalak herritarrei.
Adinez nagusi ez direnen alkohol kontsumoa eragoztea dute helburu neurri horiekOrdiziako Udaltzaingoak hainbat neurri hartuko ditu ostiralean, hilak 30, ospatuko den Ertainen Eguna (San Bosko) dela eta. Neurri gehienak adinez nagusi ez direnen alkohol kontsumoa eragoztera bideratuta daude, eta sakelako telefonoen lapurreten aurkako jarduera berezi bat ere jarriko da martxan.
Lan horiek direla, kale hori bi astez itxita egongo da ibilgailuentzat
Hiriburueta kalean estolderia aldatzeko lanekin hasiko dira gaur, eta hori dela eta, kalea bi astez itxita egongo da ibilgailuentzat. Lanak egingo dituzten enpresako langileak gaur bertan hasiko dira materiala eramaten bertara, eta gaur-biharretan hasiko dira hodi berriak sartu ahal izateko zulatze lanak egiten.