2014-06-03 tabernaEgunero eskainiko du zerbitzua irailaren 30era arte, 11:00etatik gauerdira

Datorren ostiralean, hilak 6, hasiko da Oianguko taberna udako zerbitzua ematen. Taberna irailaren 30a arte egongo da zabalik, eta egunero eskainiko du zerbitzua, 11:00etatik gauerdira bitarte. Ordiziako Udalak Fran Romerori eta Ainhoa Castrori esleitu die tabernaren kudeaketa datozen lau hilabeteetarako. Era askotako jakiak eskainiko ditu bikoteak, eta girotze ekintzak antolatzeko asmoa ere iragarri dute.

Fran Romero Almeriakoa da, eta lau urte daramatza Ordizian bizitzen. Besteak beste, Pottoka tabernan lan egindakoa da. Ainhoa Castro, berriz, Beasaingoa da, eta 18 urte zituenetik ari da ostalaritzan lanean, tartean Arantxa eta Koiote tabernetan. Udako denboraldiari ekiteko gogotsu daude biak, eta bezeroak Oiangura igo daitezen, eskaintza zabala prestatu dute. Otordua erreserbatzeko aukera ere egongo da, 688 864 192 zenbakira deituta.

Taberna eta jatetxe zerbitzuaz aparte, ekintza ezberdinak antolatuko dituzte, aurreratu dutenez: "Udan zehar parkean bizia egon dadin dinamizazio ekintzak antolatuko ditugu. Afalondoren batzuk musikaz girotzeko asmoa dugu, koktelak-eta eskaintzeko gune bat sortuko dugu, umeentzako futbolina eta billarra jarriko ditugu aterpean, eta euria egiten duenerako ere terraza zerbitzua egongo da aterpean".

Taberna-jatetxearen eskaintza
-Oilasko menua: oilaskoa, patatak, letxuga eta sagardoa.
-Era askotako entsaladak
-Anoak (razioak): entsaladilla errusiarra, txipiroiak plantxan...
-Eguneko pintxoa
-Freskagarriak, garagardoa, ardoa eta sagardoa, koktelak, mojitoak...

*Erreserbak: 688 864 192