2015-01-30 tximistaBiharko alerta laranja ezarri du euri eta elurrarengatik, eta herritarrei arretaz ibiltzeko deia egiten die

Ordiziako Udalak alerta laranjako protokoloa jarri du martxan, prezipitazio iraunkor eta uholde arriskua dagoelako. Esaterako, Tximista zubiaren pareko pasabidea, N-1aren azpian, itxita dago, eta Usunbillagako luizia berritu egin da. Biharko, berriz, alerta laranja ezarri du euri eta elurrarengatik, eta iganderako, alerta laranja elurrarengatik eta horia euriarengatik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak, berriz, Uholdeen Plana 1 egoeran deklaratu du. Hori guztia dela eta, arretaz ibiltzeko eta zentzuz ibiltzeko deia egiten die udalak herritarrei.

ALERTAK            IRAGARPENAK          ELURRA