2014-02-19 eskarabilla Parte hartze dinamikaren barruan auzotarrek egindako eskaera bat zen

Segurtasunerako zorua eman, azken egokitzapen lanak egin eta hiri-altzariak kokatu ondoren, joan den astetik erabilgarri dago Eskarabilla auzoko parke berria. Ordiziako Udalak 2012ko udazkenean sustatutako Auzoz auzo dinamikaren barruan Eskarabillako auzotarrek egindako eskaera bat izan zen auzoan parke bat egitea, eta 2013an zehar auzoetan egin beharreko lanean artean lehenetsitako proiektu bat izan. Bonberia zenaren parean jarri da parkea.

Auzotarrek hala eskatuta, iaz honako lanak egin ziren hainbat auzoetan: Otegi-Enean landare-hesi berria eta ezinduentzako arrapala; Altamiran, Okorro parkearen konponketa eta Zumalakarregi kaleko zuloa estaltzea; Herrigunean, Plaza Nagusiko komun publikoak berritzea; eta azkena, Eskarabillako parkea.