2015-01-28 alkoholaAdinez nagusi ez direnen alkohol kontsumoa eragoztea dute helburu neurri horiek

Ordiziako Udaltzaingoak hainbat neurri hartuko ditu ostiralean, hilak 30, ospatuko den Ertainen Eguna (San Bosko) dela eta. Neurri gehienak adinez nagusi ez direnen alkohol kontsumoa eragoztera bideratuta daude, eta sakelako telefonoen lapurreten aurkako jarduera berezi bat ere jarriko da martxan.

Horri lotuta, Ordiziako Udaltzaingoak sentsibilizazio hitzaldiak eman zituen atzo Jakintza Ikastolan eta Oianguren Institutuan Lazkaoko eta Beasaingo Udaltzaingoarekin batera. Gaur Beasainen ari dira hitzaldi horiek ematen, eta bihar Lazkaon izango dira. Hitzaldi horien helburua alkoholaren gehiegizko kontsumoaren ondorioei buruz nerabeak ohartaraztea da.

Ertainen Egunean bertan, herriko jatetxe eta tabernetan ikusketak egingo dituzte udaltzainek, eta herriko dendetan adingabeei alkohola saltzea eragozteko zaintza lanak egingo dituzte. Adingabekoek adinez nagusi direnen bidez alkohola eskuratzea ere gertutik zainduko da. Horrez gain, botelloia egiten duten adingabekoei edariak atzemango zaizkie.

Azkenik, batez ere sakelako telefonoen lapurretak saihesteko jarduera berezi bat ere egingo da ostiralean.