2015-02-02 elurraUdalak hainbat jarraibide eta aholkuren berri eman die herritarrei

Segurtasun sailak elurragatiko alerta laranja aktibatuko du bihar asteazkena, 03:00etatik aurrera, egun osorako 

Ordiziako Udalak jarraian duzuen oharra zabaldu du herriko etxeetara bihar, asteazkena, gerta daitekeen elur-ekaitza dela eta. Iragarpenaren arabera, bihar goizaldean elur-kota 200-400 m inguruan egongo da; goizean goiz 100 m-ra jaitsiko da, noizean behin itsasmailara, bereziki ekialdean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak elurragatiko alerta laranja aktibatuko du bihar, asteazkena, 03:00etatik aurrera, eta egun osorako. Ohar honen bidez hainbat jarraibide eta aholkuren berri eman nahi die udalak herritarrei.Laguntza eskatzeko honako telefono zenbakietara deitu behar da: Udaltzaingoa (943 80 56 16) ala SOS Deiak (112).

ELUR IRAGARPENA

ALKATEAREN OHARRA
Elur-ekaitza gertatu daitekeela eta, honako jarraibide eta aholkuak eman nahi ditugu:

Kale-mantenurako Udal Zerbitzua goizean goiz hasiko da lanean bide nagusienak libre uzteko.

Bizilagunei, berriz, etxe aurreko espaloiak garbitzeko laguntza eskatzen dizuegu, horretarako Udaltzaingoan eskatu ahal izango dituzue palak. Horrez gain, gatzez betetako zakuak ipiniko ditugu udalerriko hainbat tokitan.

Garajeetarako sarrerak ere garbi edukitzea komeni denez, horien jabe eta kontzesionarioei eskaera hori egiten diegu.

Herriko bizimoduak ohiko martxan jarrai dezala nahi dugu, eta elurrak eta izotzak sortzen dituen arazoak saihestu, ahal den neurrian.

Honako aholku hauek ere kontuan hartzekoak dira:

-       Espaloietako elurra areketan utziko da, baina hustubideak libre utzita.

-       Herrian barrena ibiltzeko, ahalik eta gutxien erabili norberaren ibilgailua.

-       Kalean dauden ibilgailuak hobe garajeetan sartzen baditugu.

-       Oinezkoek espaloian barrena ibili beharko dugu beti, eta arreta berezia izan behar dugu bidea igarotzerakoan; elurretarako egokiak diren oinetakoekin ibiltzea komeni da, gainera.

-       Premia larria denean bakarrik erabiliko ditugu ibilgailuak, eta ibiltzean, segurtasun-tarte handia utziko dugu, zuhurtasun handiz.

-       Ibilgailuaren galga zapaldu behar baduzu ez egin zakarki, horren ordez talka txikiak egin pedalaren gainean.

-       Laguntzaren bat eskatzeko, deitu honako telefono-zenbakietara:

UDALTZAINGOA  943 80 56 16

SOS DEIAK 112

Jakin badakigu elurra deserosoa dela herriko bizimoduaren egunerokotasunerako, eta Udalaren lanari esker, eta herritarren laguntza bikainari esker bakarrik gutxiagotu daiteke traba hori guztia, herriko zerbitzu guztiak ez eteteko.