Datorren ostiralean, hilak 6, hasiko da Oianguko taberna udako zerbitzua ematen. Taberna irailaren 30a arte egongo da zabalik, eta egunero eskainiko du zerbitzua, 11:00etatik gauerdira bitarte. Ordiziako Udalak Fran Romerori eta Ainhoa Castrori esleitu die tabernaren kudeaketa datozen lau hilabeteetarako. Era askotako jakiak eskainiko ditu bikoteak, eta girotze ekintzak antolatzeko asmoa ere iragarri dute.
Aurrefabrikatutako harmailak erabiliz ari dira eremua egokitzen udal langileakJoan den ostegunean hasi ziren udal langileak Domingo Unanue plazatik Etxezarreta kalera igotzeko eskailerak berritzen. Lehen egokitzapen lanak egin ondoren, aurrefabrikatutako harmailen bidez ari dira eremu hori egokitzen, eta behin azken erremateak eginda, zineko eskailerak astebururako zabalik egotea espero da. Herriko mugikortasuna hobetu eta oinezkoen segurtasuna bermatu nahi ditu Ordiziako Udalak lan horiek eginda.
Segurtasunerako zorua eman, azken egokitzapen lanak egin eta hiri-altzariak kokatu ondoren, joan den astetik erabilgarri dago Eskarabilla auzoko parke berria. Ordiziako Udalak 2012ko udazkenean sustatutako Auzoz auzo dinamikaren barruan Eskarabillako auzotarrek egindako eskaera bat izan zen auzoan parke bat egitea, eta 2013an zehar auzoetan egin beharreko lanean artean lehenetsitako proiektu bat izan. Bonberia zenaren parean jarri da parkea.
Datorren asteazkenean, hilak 19, Gazte Lokalen Ordenantzari buruzko azken erabakiak hartzeko bilera bat egingo da udaletxeko batzar aretoan, 18:00etan. Ordiziako Udaleko Zerbitzuen delegazioak lokal jabeei, lokalen erabiltzaileei eta lokalak dauden etxeetako administratzaileei bileran parte hartzeko dei berezia egin nahi die.