Trafikoa eta abiadura handia zuzentzea du helburuAste honetan Malkasko zubiaren parean (Urdaneta kalea, 68), biribilgunea margotuko da. Agirrebidetik N-1 errepidera doan bidea zabaldu zenetik, trafikoa eta abiadura handitu dira inguru honetan eta horregatik egingo da margotze lana. Hala, Ordiziako udal teknikariek bidegurutzea biribilgune baten bidez antolatzea erabaki dute. Baina behin behineko izango da eta neurriak trafikoa hobetzen badu, behin betikoa egingo da beste tratamendu bat emanez.
San Bartolome 11 zenbakidun Etxe-Gorri izeneko eraikina desagertutako da laster. Eraikuntzaren egoera ikusita hartu da erabakia, Ordiziako Udalak eta etxeko jabeek zeuden eragozpenak gainditzeko ahalegina egin eta gero. Botateko baimena emanda dago eta jabeek berehala ekingo diote etxea bota eta ingurua txukuntzeari. Hala, auzoaren egoera hobetzeko aurrerapausoa eman nahi izanda.
Gehienak indarrean daude dagoenekoOrdiziako hainbat zamalan gunetako ordutegietan aldaketa txikiak egin dira lekuko beharretara moldatzeko asmoz. Hala, Euskal Herria, Urdaneta 5 eta 60 eta Diego Rivero kaleetan; Gudarien etorbidean (Zuhaizti parean) eta Otegi armategi ondoko zamalan guneetako arratsaldeko ordutegia 16:00etatik 19:00ak arte izango da aurrerantzean (20:00ak arte lehen). Goizez 09:0013etara da, ez dago beraz aldaketarik.
Urdaneta 28. zenbakian (Aldasoro taberna parean) bi aldaketa daude: arratsaldez 19:00ak arte eta goizez lehenagotik, 07:00etatik 13:00etara (lehen 09:00etatik 13:00etara).
Azkenik, ondoko argazkian dagoen Garagartza plazako ordutegiak du aldaketarik nabarmenena: 08:00etatik 19:00etara izango da zamalan-gune, etenik gabe. Kasu honetan aldaketa datozen egunetan egingo da, dagokion seinalea jaso eta jarri ondoren.