Image
Image

OBRA BERRIEN TXANDA ORDIZIAN

Semaforo bat, bi urbanizazio eta bi komun publiko dira urte hasiera honetako berriak

Ordizian, Zaldibiabidean, Majori plazako 7-8 zenbakien ondoko oinezko pasabidearen  parean semaforoa jarri da ostegun honetan. Beste aldean industria eta merkatal gunea daude eta pertsona askok gurutzatzen du N-Iera eta  Ordiziara eta Zaldibiara daraman errepidea. Zirkulazio asko duen errepidea da eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzea da hartutako neurriaren helburua.

Hala, Ordiziako Udalak atzotik martxan dagoen semaforoa jartzeko obra zibila egin du. Erabilera sistemari dagokionez,  errepidea gurutzatu nahi duten oinezkoek  botoia sakatu behar dute eta, jakina, argi berdea piztean gurutzatu. Gainera, noranzko bakoitzean radar informatibo edo pedagogiko bana jarriko da laster gidariei daramaten abiadura zein den jakinarazteko.

Udal gobernuak ordiziarren beharrak ezagutzeko 2018ko aurrekontuak osatzeko burutu zuen parte-hartze prozesuan hainbat herritarrek egindako proposamenetako bat izan zen gune horretan semaforoa jartzearena. Prozesu haren baitan definitu ziren Udala egiten ari den inbertsio gehienak.

Urbanizazioak berritzen

UDALTZAINGOAK EGIN DITUEN KONTROLETAN HAMAZAZPI TRAFIKO ARAU-HAUSTE ANTZEMAN ZIREN 2018N

2.435 gidarien kontrola egin zen iragarritako urteko trafiko kanpainan zehar

Udaltzaingoak iaz Ordizian egindako trafiko kanpainen datuek txostena osatu du. 2.435 ibilgailu ikuskatu ziren eta 17 arau-hauste antzeman ziren.  

Aurtengo egutegia berehala ezagutuko da, baina aurreko astean oharkabetzeen inguruko kontrola egin zen. 145 ibilgailu ikustatu ziren eta 3 arau-hauste antzeman, 2 sakeleko telefonoa erabiltzeagatik eta 1 beharrezko arreta ez izateagatik.

Hauek dira 2018ko datuak:

IRISGARRITASUN OBRAK EGITEAGATIK DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA ZABALDU DA

Eskaera egiteko epea azaroaren 30ean itxiko da

Etxeetako irisgarritasun arazoak konpontzeko aurreikusitako obra eta jarduketak egiteko dirulaguntzak emateko eskaera-deialdia zabaldu du Ordiziako Udalak.  2018ko aurrekontuan 11.000 euroko kopurua aurreikusi da, guztira. Itzuli beharrik gabeko zuzeneko diru-laguntza bat denez, xede horretarako udal-aurrekontuan jasotako kopuru gehiengoa eraikin bakoitzeko etxebizitza-kopuruarekiko proportzionalki banatuko da, betiere baldintzak betetzen dituzten eskaera guztien artean.

Diru-laguntzak emango dira  2017 urtean zehar baimenarekin egindako irisgarritasun obrei, eta betiere justifikatzen bada 2018ko ekainaren 30 baino lehen amaitu direla.

Eskaerak Ordiziako Udaleko erregistro orokorrean (Arreta bulegoan) azaroaren 30 baino lehen aurkeztu beharko dira, honako dokumentazioarekin batera:

KIROL PARKEA EGIN DA MAJORI ETXADIAN

Futbolean, saskibaloian eta pin-ponean ibiltzeko aukera dago

Ordiziako Udalak Majori etxadian kirolerako aisialdi gunea prestatu du. Udal aurrekontuak definitzeko burututako parte-hartze prozesuetatik dator auzoak hobetzeko eskaera eta hortik diseinatu da egitasmoa.

Futbolean, saskibaloian eta pin-ponean jolasteko 1.092 metro koadroko eremuan antolatu da, erabilera gutxi zuena, Majoriko jolas-parkearen ondoan. Era berean, eskailerak eta esertzeko dagoen harmaila konpondu eta garbitu egin dira eta etxebizitzetara baloiak ez erortzeko sarea jarri da. Institututik gertu dago eta Majoriko bizilagunei ez ezik, ingurukoei ere zerbitzua eman diete. Gertu daude Txindoki etxadia, Gernikako Arbolaren pasealekua, Usunbilaga eta Euskal Pilota kaleak.

*Santamaria alkatea eta Fernandez, Zerbitzuetako zinegotzia, gune berrituaren alboan.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image