Futbolean, saskibaloian eta pin-ponean ibiltzeko aukera dago

Ordiziako Udalak Majori etxadian kirolerako aisialdi gunea prestatu du. Udal aurrekontuak definitzeko burututako parte-hartze prozesuetatik dator auzoak hobetzeko eskaera eta hortik diseinatu da egitasmoa.

Futbolean, saskibaloian eta pin-ponean jolasteko 1.092 metro koadroko eremuan antolatu da, erabilera gutxi zuena, Majoriko jolas-parkearen ondoan. Era berean, eskailerak eta esertzeko dagoen harmaila konpondu eta garbitu egin dira eta etxebizitzetara baloiak ez erortzeko sarea jarri da. Institututik gertu dago eta Majoriko bizilagunei ez ezik, ingurukoei ere zerbitzua eman diete. Gertu daude Txindoki etxadia, Gernikako Arbolaren pasealekua, Usunbilaga eta Euskal Pilota kaleak.

*Santamaria alkatea eta Fernandez, Zerbitzuetako zinegotzia, gune berrituaren alboan.