Image
Image

ASTE HONETARAKO AURREIKUSITAKO OBRAK AMAITZEAR DAUDE

Astelehenean egingo da Samperioko aparkalekuko margoketa lana

Euskal Herria eta Samperio kaleko lanekin batera, aste honetan herriko hainbat gunetan lan txikiak egin dira zoruko zuloak konpontzeko edota pasabideak hobetzeko. Montañitako zubian eta Bizkaia pasealekuan. Euskal Herri kalekoa amaitu da eta Samperioko zoruaren berritzea gaur bukatuko da. Hori bai, astelehenean margotuko dira aparkalekuko marrak.
 

HONDAKINEN MAHAIAN, LANEAN

Galdeketa egiteko martxoaren 12-13ko asteburua proposatu da

Ordiziako Udalak zabor bilketa sistema aukeratzeko egingo den herri galdeketari data jartzeko martxoaren 12n edota 13  proposatu ditu.  Prozesua definitzeko sortutako Hondakinen Mahaia atzo elkartu zen lehenengo aldiz. Datuak jaso eta egin beharreko ekintzen kronograma aurkeztu zen, datozen asteetan lantzeko. 

Sasieta Mankomunitateko teknikariak analisi teknikoa aurkeztu zien Mahaiko hamahiru kideei lehenengo jardunaldi honetan. Analisi honetan jasota daude, batik bat, zabor bilketa sistemak, kostu orokorrak eta hondakinen araberakoak eta herrien arteko konparaketa.

SAMPERIO KALEKO ASFALTATZEA

Kalea itxi egingo da ostegunean eta ostiralean

Ordiziako Udalak Samperio kaleko zati bateko (3 zenbakitik 26ra bitarte) asfaltatze lana kontratatu du. Obra aste honetan egingo da, ostegunean eta ostiralean, eta irauten duen bitartean trafikoarentzat kalea erabat moztuta egongo da.

Garajea dutenek ere ezin izango dute bertara autoa sartu edo atera. Beraz, ibilgailua behar izanez gero aurrez ateratzea gomendatzen da. Larrialdiren bat sortuz gero, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzea gomendatzen da, 943-805616 telefonora deituz, arazoa aztertu eta irtenbidea eman ahal izateko. Trafiko seinaleak ere arretaz jarraitzeko eskatzen da.

Lanaren kostua 48.288 eurokoa da.

EUSKAL HERRIA KALEA, ITXITA

Obragatik, astelehenetik ostiralera

Datorren astelehenetik goizeko 09:00etatik ostiralera, hilak 18tik 22ra, Euskal Herria kalea trafikoari moztuta egongo da kutxatila (arketa) bat konpontzenko egingo diren lanengatik.

Victor Mendizabal eta Euskal Herria kaleetako garajeetara ibilgailu-sarrerak, Victor Mendizabaletik egin ahal izango dira eta irteera Amerika kaletik.

Nekazaritza kooperatibara ibilgailua gerturatzeko, edo hurrentzeko, Araba kaletik izango da aukera.

Zalantzak argitzeko Udaltzaingora jo daiteke, nahi izanez gero telefonoz 943805616 zenbakira deituz.   

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image