Martxoan bi puntu gehiago landuko dira

Aste honetan Ordiziako hainbat espaloietan ez irristatzeko tratamendua eman da. Hala, hauek dira landu diren guneak: Herri Antzokiko sarrerako arrapala, Domingo Unanue plazako bi sarbide, Santa Amalia-Zuberoa kalean (Eroski), Araba kalea (eskuineko espaloia gorantz), eta Bizkaia pasealekuan (Filipineta 22ko atzean).

Guztira, 500 metro koadro iaz emandakoei gehituta. Abenduan Eguterabideko bi espaloietan eman zen eta aurretik Amerika, Victor Mendizabal, Araba, Goierri, Samperio 2, 4 eta 6 eta Garagartza 8, 9 eta 10ean eman zen.

Datorren martxoan jarraituko da lanean beste bi puntuetan: Euskalerria kaleko eskuineko espaloian (gorantz) eta Filipineta 22an.

Ordiziako Udalak beharrezkoa jotzen du herritarren laguntza gune irristakor gehiago antzemanez gero ezagutzera emateko Udalera joanez, telefonoz deituz edota korreo elektronikoa idatzita Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.