Eusko Jaurlaritzak web gunea eta telefono zenbaki bat ezarri ditu informazioa emateko eta zalantzak argitzeko

Eusko Jaurlaritzak Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) egiteko garrantziaz eta beharrez ohartarazteko kanpaina du martxan. EIT-a goi mailako teknikari batek eginiko txostena eta irizpena da, eraikina ikuskatu ondorengoa. Horren bidez, eraikinen kontserbazio egoera azaltzen da, egoera onean mantentzeko segurtasun, osasungarritasun eta apaingarritasun publikoaren aldetik, betiere eraikinak artatzeko edo birgaitzeko beharrezko lanak eta obrak bermatuz. Hartara, uneoro eutsiko zaie bizigarritasunerako eta erabilgarritasunerako beharrezko baldintzei, eta eraikinaren irisgarritasunaren oinarrizko baldintzei eta energia erabileraren efizientzia eta hobetzeko aukera.

Eraikin baten egoera ezagutzeak honako helburuak ditu:

- Higiezinetan edota inguruetan diren pertsonentzako arriskuak eta kalte fisikoak ekiditeko.
- Jarduketa edo birgaikuntza garestiagoak prebenitzeko.
- Eraikinaren bizitza baliagarria luzatzeko, eraikina oinarrizko egoera jartzeko eta kontserbatzeko prozesua abiaraztean.
- Irisgarritasunaren hobekuntza eta energia eraginkortasuna sustatzeko.
- Higiezinen merkatua mugiarazteko
- Birgaikuntza sustatzeko
- Erosleari informazioa emateko
- Birgaikuntza eta lagunen politika bultzatzeko eta norainoko ‘infraetxea’ den eta eraikitako ondarearen egoera zein

Nahitaez egin beharra

50 urtetik gorako antzinatasuna duen egoitza erabilerako eraikuntza orok nahitaez egin behar dute ikuskaritza. Baita  antolamendutik kanpoko eraikinek ere.

Gauza bera egin beharko dute eraikuntzak kontserbatzeko, irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko diru-laguntzak baliatu nahi dituzten eraikuntza guztiek, horien adina eta erabilera edozein direla.

Epeak

Eraikuntzen azterketa teknikoa antzinatasunaren arabera modu ordenatuan egiteko xedearekin, ondorengo programazioaren arabera burutuko da EIT:
- 2018ko ekainaren 27ra arteko epea izango dute EIT egiteko dekretu honetan aplikazio-eremuaren barruko egoitza erabilerako eraikin guztiek, baldin eta 2017ko ekainaren 27an 50 urteko edo gehiagoko antzinatasuna badute, salbu eta data horretan indarreko azterketa teknikoa badute, Dekretu honetan ezarritakoarekin bat eginikoa.
- Dekretu honen aplikazio-eremuaren barruko egoitza erabilerako eraikinek, baldin eta 50 urte betetzen badituzte 2017ko ekainaren 28tik aurrera, eta data horretatik aurrera katalogaturiko eraikinek urtebeteko epean egin beharko dute EIT, eraikinak antzinatasun hori betetzen duen egunetik hasita -egoitza erabilerako eraikinetan-, edo halakotzat hartzen direnetik -katalogaturiko eraikina denean-.

Biderako fatxadarik edo herri erabilerako gunerik ez duten familia bakarreko eraikuntzek EIT aurkeztuko dute udalak hala eskatzen duenean.
Ostalaritza eta egoitza erabilerako eraikinek, bost urteko epean eduki eta aurkeztu beharko dute EIT, 50 urteko antzinatasunera iristen direnetik hasita, salbu eta indarreko azterketa teknikoa badute dagoeneko.
Kontserbazio, irisgarritasun edo energia eraginkortasunerako obrak egiteko Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioaren laguntzak baliatu nahi dituzten titularren eraikinek EIT egin beharko dute laguntza eskaera gauzatu baino lehen, eraikinaren antzinatasuna edozein delarik. Higiezina dagoen udaleko sarrera-erregistroaren zigilua eduki behar du EITk.

Informazioa jasotzeko eta zalantzak argitzeko telefonoa eta web gunea ditu Jaurlaritzak. Telefono zenbakia 900103583 da eta web ataria Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..