Txipa beharrezkoa izango da organikoaren, errefusaren eta pixoihalen edukiontziak irekitzeko

Irailaren 26an (astelehena) hasiko dira Ordizian jartzen hondakinak jasotzeko 'atez ate' sistema ordezkatuko duten edukiontziak.Iragan martxoaren 13an, Ordiziako herritarrek hondakinak biltzeko sistema aldatzea erabaki zuten, herri-galdeketaren bitartez.Prozedurak eskatzen zituen izapideak bukatuta, heldu da aipatu aldaketa egiteko ordua.Jose Miguel Santamariak (Ordiziako alkatea), Angelica Morenok (Hirigintzako, Herri Lanetako eta Ingurumeneko zinegotzia) eta Iñaki Dubreuilek (Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko zinegotzia) sistema berria ezartzearen inguruko xehetasunak eman dituzte, euren programetan emandako hitza bete dutela gogoratuz.

Santamariak esan du aurreko legealdiko gairik eztabaidatuenari behingoz azkena eman zaiola, herritarren gehiengoak ‘inposizio’ bezala zuen sistemari, hain zuzen ere.Gehiengo horrek, gogorarazi du, hainbat modutara adierazi zuen bere 'desadostasuna': balkoietan poltsak jarrita, sinadurak bilduta, eta, azkenik, udalak eta besteak beste prozesua adosteko eratu zen mahaiak martxoaren 13an antolatutako bozketan herritarrek botoa emanez.Txipa duten edukiontzien alde bozkatu zuten 2.325 pertsonak, eta 1.145ek bilketa-sistema mistoaren alde, ez baitzitzaion aukerarik eman 'atez ateko' bilketa-sistemari.

 

Erosteko izapideak

Herritarrek hartutako erabakia osoko bilkurak berretsi zuen martxoaren 18ko osoko bilkuran. Horren berri Sasieta Mankomunitateari eman zitzaion, eta apirilaren 20an, Aste Santuko etenaldiaren ondoren, Sasietako batzorde iraunkorrak proposatu zuen Ordiziako Udalak hartzea bere gain edukiontzien ordainketa. Proposamen hori erakundearen batzarrera eraman zen, maiatzean, eta berretsi egin zen.Udalak horren berri jasota, udaleko osoko bilkurak edukiontziak (120 unitate) erosteko beharrezkoak izango ziren kredituak aldatzeko erabakia onartu zuen hil bereko 26an: 133.721,56 euro.

Maiatzaren 30ean, Sasietak materiala premiazkotasunez erosteko espedientea onartu zuen, Ordiziako alkateak eskatuta.Kontrataziorako baldintza-agiriak ordurako aurreratuta zeuden; hortaz, ekainaren 3an edukiontziak erosteko lehiaketa publikoa eman zen argitara.Eskaintzak jasotzeko, 15 eguneko epea eman zen.Jasotako eskaintzak aztertuta, horiek bideratu egin ziren, eta uztailaren 11n hasierako esleipen-proposamena sinatu zen. Legeak ezartzen duen hamar eguneko epea joanda, behin betikoz sinatu zen esleipena uztailaren 27an. Edukiontziak erosteko kontratua abuztuaren 1ean sinatu zen.

Horrela, enpresa hornitzailea lanera itzulita, azken asteotan iritsi dira Sasietara edukiontzi berriak, marroiak izan ezik, ez baitzen beharrezkoa horiek erostea. Edukiontzi marroak (gai organikoa), grisak (errefusa) eta pixoihaletarakoak irekitzeko sistemak irailean jaso eta jarri dira, egoki dabiltzala bermatuta.
Santamariak esan du hasieran edukiontzi horiak eta urdinak abuztuan, eta marroiak eta grisak irailean jartzekoak zirela.'Eta ezinezkoa izan da', aitortu du.  'Ahal izan dugun guztia arindu dugu prozesua.Esan beharra dago, beste hiru udalek asmoa zutela edukiontzi grisa Ordiziak baino lehen jartzeko, baina ezinezkoa izango dutela'.

 

40 bilketa puntu, eta ontziak itzultzea

Edukiontziak 40 bilketa-gunetan banatuko dira, gutxi gorabehera 'atez atekoa' jarri aurretik zeuden lekuetan.Bost egunez luzatuko da edukiontziak jartzeko epea; asteleheneko gauetik ostiraleko gauera bitartean.Gau bakoitzean eremu batean egingo da aldaketa.Goizean 'atez ateko' sistemako zutoinak kendu dira  eta iluntzean edukiontziak jarriko dira.Aldaketa egingo den gauen, hondakinak jaitsi behar dutenek beren kubo pertsonalean utz dezakete lurrean. Hurrengo egunean edukiontziak erabilgarri izango dituzte.

Santamariak gogorarazi du helburuak gaikako bilketaren % 85era iristea izaten jarraitzen duela. Abuztuko datuak % 72 erakutsi zuen; hortaz, herritarrak animatu dituzte ahal denik eta hobekien egitera, 'badakigulako, jakin ere, ondo egiten'. Sistemara itzultzeari dagokionez, 'gehiengoak hartutako' erabakia izan dela esan du, eta Ordiziak 'sistemarik eraginkorrenaren, ekonomikoenaren eta garbienaren aldeko hautua' egin duela. Azpimarratu dute 'asko' kosta izan dela, eta herritarrei eskatu diete 'aukera balia dezatela, eta sistema arduraz erabil dezatela'.

Sistema-aldaketa bukatuta, 'atez ate' sistemako kuboak itzuli nahi dituzten pertsonek udaletxera eraman ditzakete.  Datorren astelehenetik aurrera itzul daitezke, goizeetan 13:00 arte arreta bulegora eramanda edota udaltzaingora 15:30etatik 19:00etara bitartean.

Gogora ekarri dute edukiontzi grisa, marroia eta pixoihalena (azken honekin 10 puntu egongo dira irekitzeko), txartela ezinbestekoa dela.Oraindik txartela ez duten pertsonek, nahiz pixoihalak botatzeko txartela egokitu beharrean dauden pertsonek herritarrei harrera egiteko bulegoan edo udaltzaingoan eska dezakete.

Informazio zehatza heltzen hasi da dagoeneko etxeetara (postontzietan) eta dendetara.Dendariek pertsona bat edukiko dute datozen asteotan (urriaren 6ra arte) udaletxean, herritarrei harrera egiteko bulegoan 13:00etatik 15:00etara, haien zalantzak argitzeko.

 

DATAK_FECHAS_planoak (pdf)
DENDAK_COMERCIO_info (pdf)
ETXEBIZITZAK_VIVIENDAS_info (pdf)