Beira edukiontzia dagoen tokietan utzi edo Garbigunera eraman behar dira

Baliorik gabeko traste zahar, altzari eta erabiltzen ez diren aparailu elektrikoak zabor bilketako puntuetara ateratzeko eguna astelehen gaua dela gogorarazi nahi da, asteartean jasotzen baitira jai eguna ez bada.  Trasteak uzteko puntuak beira jasotzeko edukiontzia dutenak dira, iglu berdea dutenak, hain zuzen. Beraz, ez dute zabor bilketarako dauden gune guztiak balio. Halaber, edukiontziak trasteen euskarri gisa ez erabiltzeko eskatzen da.

2016ko lehen hiruhilekoan honako egunak dira bilketakoak: urtarrilak 19 eta 26; otsailak 2, 9, 16 eta 23 eta martxoak  1, 8, 15, 22 eta  29. Gogoratu zaborra bezperan ateratzea komeni dela.

Beste aukera bat Garbigunera eramatea da, Ordiziako suhiltzaileen parkearen ondoan kokatua. Adibidez, obra-hondakinak Garbigunera eraman behar dira.

Argazkian, behar ez den tokian utzitako trasteak